ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haur bat larri zauritu da Carcarren, auto batek harrapatuta

Foruzaingoaren arabera, 12:40 inguruan izan da ezbeharra, Carcarreko ermitaren inguruan.

Bost urteko neska bat larri zauritu da, gaur, Carcarren (Nafarroa), auto batek harrapatu ondoren.

Foruzaingoaren arabera, 12:40 inguruan izan da ezbeharra, Carcarreko ermitaren inguruan.  Erromeria bat ospatzen ari dira gaur toki horretan.

Larrialdietarako zerbitzuetako kideek artatu dute haurra ezbeharra izan den lekuan, baina zaurien larritasuna dela eta, Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.



Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu