BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Bilbon eraikin bateko bosgarren solairutik erorita

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian eta oraingoz hipotesi guztiak irekita daude.

Emakume bat hil da arratsalde honetan Bilboko Gordoniz kalean dagoen eraikin bateko bosgarren solairutik behera erorita.

Ezbeharraren unean beste lagun bat ere bazegoan etxean, Ertzaintzako iturriek jakinarazi duenez.

Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta oraingoz hipotesi guztiak irekita daudela azpimarratu dute.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu