KUTSATUTAKO HARAGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutsatutako haragia saldu zuen enpresak baztertutako produktuekin jarraitzen du

Kontseiluak jarduera etetea eta enpresak garatutako produktuak baztertzea agindu du.
"La Mecha" urdaiztatutako haragia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

"La Mecha" urdaiztatutako haragia saltzen duen Magrudis enpresako web-orrialdeak (listeriosi agerraldiaren jatorria) haragi produktu guztiak gorde ditu, Kontseiluak jarduera etetea eta enpresak garatutako produktuak baztertzea agindu arren.

Andaluziako Kontseiluak emandako aginduaren ondoren, web-orrialdeak ez du bezeroentzako eta kontsumitzaileentzako produktuen informazioa aldatu. Listeriosiaren ondorioz, adineko emakume bat hil da eta 150 pertsona kutsatu dira, gehienak Andaluzian.

"La Mecha" markako produkturik ez kontsumitzeko eta, sintomarik agertuz gero, medikuarengana joatea aholkatu du Osasun Ministerioak.

Europar Kontseiluari eta Munduko Osasun Erakundeari agerraldiaren berri eman zaiela adierazi du Maria Luisa Carcedo Osasun ministroak, Andaluzian produkturen bat kontsumitu duen turisten bat aurkitzekotan, ez baita uste kutsatutako haragia kanpora atera denik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X