Red Bull Cliff Diving txapelketak aldaketak eragingo ditu Bilboko trafikoan
Aurten, beste urte batez, munduko jauzilari onenak Bilbon elkartuko dira, eta Red Bull Cliff Diving jauzien munduko txapelketak aldaketak eragingo ditu Bilboko trafikoan. Halaber, aurten emakumeak ere lehiatuko dira Bilbon, lehendabiziko aldiz.
Trafiko mozketak Salbeko zubian
Aipaturiko lehiaketak, batik bat, Salbeko zubian izango du eragina; izan ere, zirkulazioa zenbait aldiz etengo da irailaren 12tik 15era. Hain zuzen ere, bidea erabat itxita egongo da ostegunean eta ostiralean, 14:30etik 19:15era, eta larunbatean, 14:30etik 19:30era, gutxi gorabehera.
Ordutegi berean, Errekalde zumarkalean, trafikoa moztuko da, Moyua plazaren eta Salbeko zubiaren artean, garraio publikoarentzat izan ezik. Zeharkako bideen zirkulazioa libre egongo da une oro.
Zubia Moyua plazaranzko noranzkoan egongo da itxita larunbatean,19:30etik 23:50era, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara.
Salbeko zubian trafikoa eteten denean, Maurice Raveletik datozen ibilgailuak etorbide horretatik Salbe-Ugasko tunela – Pio X.a – Deustuko zubirantz joan ahal izango dira.
Bestalde, Moyua plazatik eta zeharkakoetatik datozenak Euskadi plaza – Deustuko zubia – Pio X.a – Salbe-Ugasko tunela – Maurice Ravelerantz joan daitezke edo Pio X.etik Artxanda-Ugasko tuneletik Txorierriko igarobidera iristeko.
Zubia itxita dagoen bitartean, bizikletak ezingo dira Unibertsitate etorbideko bidegorritik ibili, Salbe plazaren eta Agirre anaiak kalearen artean.
Ostegunean eta ostiralean, segurtasun arrazoiak tarteko, litekeena da Unibertsitate etorbidean ibilgailuentzako zirkulazioa moztea Salbeko plazaren eta Agirre anaiak kalearen artean, eta, ikusle kopurua dela-eta beharrezkoa izanez gero, oinezkoen zirkulazioa etengo da Aita Arrupe igarobidean.
Gainera, astelehenetik eta datorren igandera arte, zubiaren eskuineko bidea moztuko da Moyua plazarako bidean.
Aldaketa gehiago
Larunbatean, 14:30etik 19:30era, gutxi gorabehera, txapelketako finala jokatzen den bitartean, ibilgailuen zirkulazioa moztuko da Abandoibarra etorbidean, Leizaola lehendakaria eta Uribitarte kaleen artean, eta ibilgailuei Zubiarteko aparkalekuraino sartzen utziko zaie. Aurkako noranzkoan, Guggenheim Museoko biribilgunetik Mazarredoko egoiliarren aparkalekuraino iritsi ahalko dira ibilgailuak, eta Abandoibarra etorbidetik sartu eta irtengo dira.
Gainera, Abandoibarra etorbideko bidegorria moztuko dute ibilgailuentzat moztuko den tarte berean.
Unibertsitate etorbidea ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da bi noranzkoetan Agirre anaiak kalearen eta Salbeko plazaren artean.
Ernesto Erkoreka plazak eta Campo Volantin pasealekuak bat egiten duten lekuan, mozketak izango dira Unibertsitate etorbidea gurutzatu eta Salbe-Ugasko tunelerantz joan nahi duten ibilgailuentzat.
Albiste gehiago gizartea
Fuente Ymbrokoen entzierro zirraragarria San Fermin Egunean
Zezen eta korrikalarien eroriko ugari izan dira, baina ez dirudi adarkadarik egon denik.
Albiste izango dira: Sanferminetako lehen entzierroa, Antxon Alonso Auzitegi Gorenean eta Euskadi zenbakitan 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean Orainen, 7: 45etatik aurrera.
Iruñea, 'Riau Riau' abestiaren erritmoan dantzan
Sanferminetan ohikoa den puntualtasunarekin, igandeko arratsaldeko 18:00etan, ehunka lagunek Udaletxeko plazaren eta San Lorentzo elizaren arteko ibilbidea egin dute 'Riau Riau' abesti herrikoiaren erritmoan, Mutilzarra Peñak antolatua.
Sanferminak hastearekin batera, buruhandiak eta kilikiak atera dira kalera haurren gozamenerako
Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa sanferminetako ikur handienetako bat da. Zehazki, 25 pertsonaia ditu konpartsak: 8 erraldoi, 5 buruhandi, 6 kiliki eta 6 zaldiko. Iruindarrek gehien maite duten tradizioetako bat da.
Zer hartzen dute Iruñean sanferminetako ohiko hamaiketakoan?
Eguraldia eta umore ona lagun, jende andana bildu da Alde Zaharrean. Iruindarrak bapo-bapo jarri dira arrautza frijituekin, txistorrarekin, tortillarekin, urdaiazpikoarekin eta, jakina, kalimotxoa edo sangria bezalako edariekin. Familiak eta lagun kuadrilak Iruñeko kaleetan eta tabernetan elkartu dira, ohiko hamaiketakoan, indarrak hartzeko.
Palestinarekiko elkartasun mezua "esan beharra nuen" esan du txupinazoko protagonistak
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako ordezkariek "Stop genocide" eta "Free Palestine" oihukatu dute sanferminetako txupinazoan, protokoloa hautsiz. Bat-bateko ekintza horrek ordezkari politikoen erreakzioa ekarri du.
"Busti Zaitez" esklerosi anizkoitzaren gainean sentsibilizatzeko kanpainak 25 urte bete ditu
Esklerosi anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adierazteko eta euren errehabilitazio-zentroetarako dirua biltzeko helburuz, ehunka pertsona "bustitu" dira Getxoko Ereaga hondartzan.
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena ospatzeko emanaldi berezia izan da Donostiako Kursaalen
Kontzertu berezia antolatu du Eusko Legebiltzarrak urtemuga ospatzeko. Bakartxo Tejeria lehendakaria buru duen Eusko Legebiltzarreko Mahaia, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, sailburuak, diputatuak eta alderdietako ordezkariak izan dira Donostian.
Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei
Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.