Klima aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk ohartarazi du munduko batez bestekotik gora CO2 isurtzen duela EAEk

Gainera, Donostiako Udalari larrialdi klimatiko egoera ezartzeko eskatu dio.
Berotegi efektuko gasak. Argazkia: pexels.com
Berotegi efektuko gasak. Argazkia: pexels.com

EH Bilduk ohartarazi du EAE ez aurrera ez atzera doala klima aldaketaren alorrean,  Europako eta munduko batez bestekotik gora CO2 isurtzen duela, eta ez duela ezer hobetu azken urteotan.

Mikel Otero legebiltzarkideak Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, EH Bilduren jardunaren zutabeetako bat izango da "larrialdi klimatikoa" datozen ikasturteetan, egoera "jasanezina" delako eta herritarren "kezka nagusietako bat" delako.

Egoera horren aurrean, euskal erakundeak "atzeratuta" daudela eta dagoeneko "propagandak" ez duela balio azpimarratu du; izan ere, EAEko energia berriztagarrien ekoizpena duela 10 urteko bera eta CO2 isuria duela 5 urteko bera direla gogorarazi du.

Oterok azaldu du koalizio abertzaleak neurri "zehatz eta bideragarriak" aurkeztuko dituela erakunde guztietan, tartean "larrialdi klimatikoaren" adierazpena, bai Legebiltzarrean, bai udaletan.

Iaz onartutako Energia Iraunkortasunaren Legea sustatzea eta udaletan martxan jartzea, aurrekontu publikoetan klima gaiak sartzea eta Legebiltzarrean klima aldaketari buruzko lantaldea eratzea dira proposamenetako batzuk.

Klima larrialdi egoera Donostian

Horren harira, Donostiako EH Bilduk Eneko Goia alkateari esan dio amaitu direla hirian "larrialdi klimatiko egoera ez ezartzeko aitzakiak".

Koalizioak azaldu duenez, Udalak "aukera ezinhobea" izango du irailaren 26ko osoko bilkuran atzera egiteko, EH Bilduren mozioa aztertuko baitute bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X