Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

21.542 pertsona hil ziren EAEn 2019an, jaio zirenak baino 6.142 gehiago

Eustaten behin-behineko datuen arabera, iaz hazkunde begetatibo negatiboa izan zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: 6.142 heriotza gehiago izan ziren jaiotzak baino.
Hilerria
2018an baino % 0,9 heriotza gutxiago izan ziren 2019an

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 21.542 pertsona hil ziren 2019an, 10.794 emakume eta 10.748 gizon, aurreko urtean baino % 0,9 gutxiago, Eustat euskal estatistika erakundeak astelehen honetan jakinarazi dituen behin-behineko datuen arabera.

Iazko heriotzen artean, 43 izan ziren urtebetetik beheragoko haurrenak, 19 neskato eta 24 mutikorenak, aurreko urtean baino bederatzi gutxiago, 2018an urtebetetik beherako 52 ume hil baitziren.

Bestalde, ehun urte edo gehiagoko 306 pertsona hil ziren joan den urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 248 emakume eta 58 gizon, hau da, 2018an baino hiru emakume gutxiago eta 14 gizon gehiago.

Modu honetan, behin-behineko datuen arabera, hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen EAEn, 6.142 heriotza gehiago izan baitziren jaiotzak baino. Lurraldeka, Bizkaiak 4.251 biztanle galdu zituen, Gipuzkoak 1.721 eta Arabak 170.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X