Landa bainu gunea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat erreskatatu eta suspertu behar izan dute Uribarri Ganboako urtegian

Urtegiko uretatik atera duten unean adingabea hezitzaile baten zaintzapean zegoen. Oraingoz ez dute biktimaren osasun egoera zehaztu.
Landa, Uribarri Ganboako urtegia (Araba). Artxiboko irudia: EiTB
Landa, Uribarri Ganboako urtegia (Araba). Artxiboko irudia: EiTB

Adingabe bat Uribarri Ganboako urtegian konorterik gabe erreskatatu eta suspertu behar izan dute. Gertakaria Landa (Arratzua-Ubarrundia, Araba) bainu gunean jazo da. Ondoren Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan dute.

Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da. Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, urtegiko uretatik atera duten unean adingabea hezitzaile baten zaintzapean zegoen.

Ur-bazterrera atera, suspertzea lortu eta ospitalera eraman dute. Oraingoz ez dute biktimaren osasun egoera zehaztu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X