INTERNET
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko biztanleen % 82,6k Internet erabiltzen du

% 24,7k euskaraz nabigatzen du. Ia ikasle guztiek, % 99,7k, erabiltzen dute Internet. Nabarmentzekoa da 65 urte edo gehiagoko erabiltzaileen kopuruak gora egin duela, Eustaten arabera.
Pertsona bat tableta eta ordenagailua erabiltzen
Etxeen % 75,5ek ordenagailua du. Argazkia: Pixabay.

15 urtetik gorako EAEko biztanleen % 82,6k Internet erabiltzen du, % 2,4 gehiago, eta % 24,7k euskara erabiltzen du nabigatzeko, % 0,2 gutxiago.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) familien teknologia berrien erabilerari buruzko datuak argitaratu ditu asteazken honetan, 2020ko lehen hiruhilekoari dagozkionak.

Horren arabera, ia ikasle guztiek, % 99,7k, erabiltzen dute Internet; lanean ari den biztanleriaren ehunekoa % 97,9koa da, eta ez-aktiboen eta langabeen kolektiboa % 60,4koa.

Nabarmentzekoa da 65 urte edo gehiago dituzten Interneteko erabiltzaileen kopurua 4,7 puntu igo dela, eta 55 eta 64 urte bitartekoena 4,5 puntu.

Hala ere, 65 urte eta gehiago dituztenen % 42k soilik erabiltzen dute sarea; 55 eta 64 urte bitartekoen artean, berriz, % 90,4k erabiltzen dute, eta gainerako adinetan % 96,8k.

Araban hazi da gehien ehunekoa, 4,2 puntu (erabiltzaileen % 84,5), Gipuzkoan % 83,2 (+3,5 puntu) eta Bizkaian % 81,7 (+1,1 puntu).

Nabigatzeko lehentasunezko hizkuntza gaztelania ( % 97,8), euskara ( % 24,7) eta ingelesa ( % 18,3) dira.

Eustaten arabera, Euskadiko biztanleen % 45,2k Internet bidez erosi dituzte ondasunak eta zerbitzuak azken hamabi hilabeteetan.

WhatsApp sare soziala eta mugikorrerako antzeko beste aplikazio batzuk dira erabilienak

Komunikazioari eta informaziorako sarbideari lotutako zerbitzuak dira erabilienak, eta ohikoenen artean daude posta jaso edo bidaltzea ( % 81,4), albisteak, egunkariak edo aldizkariak irakurtzea ( % 77,5) eta informazioa bilatzea ( % 67,1).

WhatsApp sare soziala eta mugikorrerako antzeko aplikazioak dira erabilienak, eta 65 urtetik gorakoek gutxiago erabiltzen dituzte.

Sexuen arabera, emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dituzte osasunarekin lotutako zerbitzuak, eta online ikastaro gehiago egiten dituzte; gizonek, berriz, albiste gehiago irakurtzen dituzte, programa gehiago ikusten dituzte eta gehiago jokatzen dute.

Lehen hiruhilekoan familien % 85,1ek Interneterako konexioa zuten etxeetan, 3,8 puntu gehiago.

Etxeen % 75,5ek ordenagailua du eta % 96,1ek telefono mugikorrak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X