Irribarrea da ospitalean dauden haurren sendagairik onena
Gaur, maiatzak 13, Ospitaleratutako Haurren Eguna den honetan, Saioa Aizpurua AlgaraKlown elkarteko kidearekin hitz egin du EITB Mediak. Umorea, alaitasuna eta goxotasuna ardatz harturik, urteak daramatzate Donostia Ospitalean gaixorik dauden umeei irribarrea ateratzen, hori baita, askotan, sendagairik onena.
Pandemiak ospitaleko pailazoen lanean zer-nolako eragina izan duen, eta, batez ere, erietxean dauden haurren egunerokotasunean nola eragin duen kontatu digu Aizpuruak. "Egoera berri honekin, gure lana bertan behera geratu da", esan digu.
Horren aurrean, ospitalean gaixorik dauden haurrekin aurrez aurre egoteko aukerarik izan ezean, beste formula bat bilatu behar izan dute pailazoek: bideo-deiena. "Horrela, gure lanari jarraipena eman ahal izan diogu; izan ere, gure lanak haurrengan duen eragina oso baliogarria da", aitortu du.
Pandemiak erabat aldatu du haurrekin lan egiteko modua, eta Aizpuruak argi du: "Gure lanerako, aurrez aurreko saioak egitea eta horietan sortzen den harremana ezinbestekoak dira". Oraingoz, baina, bideo-deien bidez harreman horri eustea lortu dute, baita saioen iraupena luzatzea ere.
Dena dela, AlgaraKlown elkarteko kideak esan du pailazoen nahia dela "pixkanaka ospitaleko ateak zabaltzea eta haurrekiko harreman zuzena berreskuratzea".
Egunotarako ekimen dibertigarri bat jarri dute abian, Lauaizeta Ikastolako ikasleekin batera. Pailazoek, Ospitaleko langileek eta ikasleek Tik Tok ugari grabatu dituzte #AlgaraBatHemendikHara etiketapean, gero, ingresatuta dauden haurrei helarazteko. Gainera, mundu guztiari dei egin die Tik Tok horiek partekatu, berriak sortu eta "egun batez pailazo" izateko.
Hona hemen AlgaraKlown elkarteak egin duen Tik Tok-etako bat:
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal selezioa vs Palestina
San Mames estadiotik zuzenean.
Euskadi-Palestina norgehiagoka ikusteko gogoak eta ilusioa agerikoak dira euskal zaleen artean
ETB1en zuzenean eskainiko da bakearen eta elkartasunaren aldarria egin asmo duen neurketa, larunbat honetan, 20:20an hasita. Halaber, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere jarraipen zabala egingo da horren inguruan.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak "probokatzeari uzteko" eskatu dio Zupiria sailburuari
Plataformak "kriminalizazio kanpaina bertan behera uzteko" eskatu dio Segurtasun sailburuari. Euren hitzetan, "guztiz kontraesankorra da biharko partida normaltasunez eta istilurik gabe joatea nahi duela esatea, eta, aldi berean, partidaren aurreko egunetan tentsioa areagotzen eta antolatzaileak probokatzen aritzea ". "Badirudi Eusko Jaurlaritzak bihar istiluak izatea nahi duela", gaineratu dute.
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?
Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiz apaingarriz josita daude jada, eta hiriburu batzuek Gabonetarako egitaraua iragarri dute dagoeneko.
Epaileak auzipetu egin du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaa aktoreari ustez egindako sexu-erasoagatik
Instruktoreak hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren hartu du erabakia. Hilabeteotan deklarazioa hartu die Errejoni, Mouliaari, lekukoei eta psikiatrei. Epaileak "koherente" ikusten du Mouliaaren lekukotza; Errejonek, berriz, ukatu egiten du leporatzen zaion erasoa egin izana.
172.000 pertsonak dute diabetesa EAEn, eta herritarren % 7,5i eragiten die
Urtero 9.000 kasu diagnostikatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 2 motakoa da hedatuen dagoena (diabetes gaixoen % 90).
Hil egin da Barakaldoko sutean leiho batetik erori zen gizona
48 urteko gizona Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri, sugarretatik ihesi leiho batetik erori ostean. Beste hiru gizon zauritu ziren atzo goizaldean El Carmen kalean izandako sutean.
Aldarrikapena eta elkartasuna izango dira nagusi Euskal Selekzioa – Palestinaren atarikoan San Mamesen
Mobilizazioak antolatu dituzte eta estadioaren sarrera guztiak saldu dira; lasaitasuna eta errespetua eskatu dute.
Arrautzak % 25 garestitu dira EAEn urtebetean, eta % 28 Nafarroan
Urrian % 3,3 garestitu dira EAEn, eta % 4,7 Nafarroan.
Haizeak muturreko erregistroak utzi ditu Euskadin, 180 km/h-ko abiadurarekin haizeguneetan
Hego haizeak 180 km/h-ko ufadak utzi ditu Gorramendin, 160 km/h-ko abiadura hartu du Aralarren eta arazo puntualak eragin ditu aireportuetan.