Telelana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telelana bikoiztu egin da Euskadin, % 12ra iritsi arte

Enpresa-helburuetarako sare sozialen erabilerak igoera bortitza izan du 4.0 Industrian. Enpresen % 51,5k erabiltzen dute, eta ehuneko hori % 70ekoa da 10 langile eta gehiagoko enpresetan.
Zenbait pertsona telelanean. Argazkia: EITB Media.
Zenbait pertsona telelanean. Argazkia: EITB Media.

Telelanaren aldeko apustua bikoiztu egin da Euskadin azken urtean, eta enpresatik kanpo lan egiten duten langileen % 12ra iristen da. Langile horiek, gutxienez, lanaldiaren herena modu telematikoan egiten dute.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez, pandemiak ekarri dituen aldaketek eragin dute igoera hori. Nabarmendu duenez, 2021ean langileen % 12k sare telematikoak erabiltzen dituzte erregulartasunez lantokitik kanpo, eta 2020an, berriz, ehuneko hori erdia zen, % 5,4.

Enpresen eraldaketa digitalaren datu nabarmen bat da establezimenduen % 51,5ek sare sozialak erabiltzen dituztela enpresa-helburuetarako.

Enpresek gero eta gehiago dakite zein garrantzitsua den web orri bat izatea. Hala, azken urtean, sarean presente daudenak % 53,0 dira; 10 langile edo gehiagoko enpresetan, berriz, % 92,5 dira.

Interneten dauden enpresen horrien hizkuntzei dagokienez, gaztelania nabarmentzen da kasuen % 98,9an, euskara % 42,5ean, ingelesa % 30,6an eta beste hizkuntza batzuk % 13,0an.

Konpainiek dituzten sistemei dagokienez, gaur egun % 94,2k ordenagailua dute, % 90,8k posta elektronikoa, % 92,6k Interneterako sarbidea eta % 94,9k telefono mugikorra. Gainera, enpresen erdiek baino gehixeagok, % 53k, webgunea dute, gehienbat gaztelaniaz ( % 98,9), ondoren euskaraz ( % 42,5), ingelesez ( % 30,6) eta beste hizkuntza batzuetan ( % 13).

Zuntz optiko bidezko konexioa da hazkunderik handiena duen sarbidea, eta ADSLak jaisten jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X