LARRIALDIETAKO PLAN BEREZIA ABIAN DAGO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi egunean pilatu daiteen euri kopuruagatik ibaiek gainezka egiteko arriskua dago

18:00 - 20:00
Bi egunean pilatu daiteen euri kopuruagatik ibaiek gainezka egiteko arriskua dago
Bi egunean metro kuadroko 160 litro pilatu daitezke. Ibaiek gainezka egiteko arriskua handia da eta alerta egoera abian jarri du Jaurlaritzak. Horrez gainera, orduko 100 kilometrotik gorako haize boladak, kazkabarra eta ekaitza, lagun izanen ditugu datozen egunotan. Udazkeneko lehen denboralea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X