Pablo Gonzalezen inkomunikazioa gaur bukatzea espero du sendiak
Pablo Gonzalez, Polonian Ukrainako gerraren ondorioak kontatzen lanean zegoela atxilotutako kazetaria, inkomunikatuta dago oraindik. Familiak Poloniako agintariek inkomunikazioarekin gaur bukatzea espero dute. "Ezin dut konfirmatu, abokatuak ez didalako deitu esanez azkenean lortu duela berarekin egon", esan du Oihana Pavel emazteak Radio Euskadin.
Pavelek ez daki ezer bere bikoteaz, eta faltan botatzen du Espainiako agintarien informazioa. Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetako Ministerioa ez da familiarekin kontaktuan jarri. Bai, ordea, Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremanetarako idazkaritzaren bitartez.
Informazioa, edozein kasutan, Jon Iñarritu EH Bilduko senatariaren bitartez jasotzen ari da. Konfirmatu dionez, kontsulatuari "hitzezko komunikazio ofiziala" heldu zaio atxiloketaren inguruan. Idatzizko komunikazioaren zain daude, kontsulatuaren laguntzan martxan jartzeko.
Pavelek baieztatu du CNIren agenteek bere etxera joan zirela Gonzalezen inguruan ikertzeko, eta galdetu zioten "Gara-ko ohiko kazetaria zen, jatorri errusiarrekoa zen, errusieraz hitz egiten zuen, Sobiet Batasunaren osteko espazioan aditua den… Dena nahastu zen esateko Ukrainaren interesen aurka egiten ari zela".
Bere abokatu Gonzalo Boyek esan dionez, tramiteak geldituta daude "Poloniako Gobernuak oztopoak besterik ez dituelako jartzen". Atzo, legearen kontra aritze egotzi zion Poloniari.
Pavelek kontatu du Poloniara joateko prest dagoela, beharrezkoa bada, baina momentuz etxean dago. "Adin txikiko hiru seme-alaba ditugu hemen, eta lehenik haiekin egon behar naiz", esan du.
Albiste gehiago gizartea
Motor-gidari bat zauritu da Muxikan, auto batekin talka egin eta ibaira erorita
Istripua 19:50ean gertatu da, motor batek auto baten aurka talka egin du N-635 errepidean, Muxikan, Gernikarako noranzkoan. Kolpearen ondorioz, motor-gidaria Mundaka ibaira erori da, Ariatza auzoaren parean.
Donostiako suhiltzaileen buruak dimisioa eman du, Fermin Muguruzaren kontzertuan semea sarrerarik gabe sartzeagatik
Donostiako suhiltzaileen zerbitzua bururik gabe geratu da oraingoz, Fermin Muguruzaren kontzertuan izandako jokabide txarragatik. Ander Gomezek dimisioa eman behar izan du Anoetako kontzertuan suhiltzailez jantzitako semea sarreratik gabe sartzeagatik.
Joxe Azurmendik euskal pentsamenduari egindako ekarpena azpimarratu dute Agirrebaltzategik eta Zulaikak
Filosofoa, saiogilea eta hainbat belaunaldirentzako erreferente intelektuala, Joxe Azurmendiren lanak Euskadiko pentsamendu kritikoa markatu du mende erdi baino gehiagoan. Azurmendik sekulako ondarea utzi du euskaran, ideietan... eta herria ulertzeko moduan.
Ehunka jarraitzailek omenaldia egin diote Diogo Jotari Liverpoolen, futbolari portugaldarra istripu batean hil ostean
Futbolari portugaldarra gaur goizaldean hil da, bere anaiarekin batera Espainian izandako auto-istripu batean. Hillsborogheko tragediaren biktimen oroimenez eraikitako memorialaren aurrean, Liverpooleko eta Evertoneko jarraitzaileek eta futbolzaleek aldare bat osatu dute, lore, bandera, bufanda eta kamisetekin.

Hernaniko Udalak zortzi gertakari arrazista eta eraso sexista bat antzeman ditu San Joan jaietan
Udalak azaldu du gertakari horiek gizartean gertatzen ari diren jarreren isla direla, eta aurreratu du herritarren kezkei erantzuteko eta bizikidetza sustatzeko neurriak eta espazioak jarriko direla martxan.
Iruñea sanferminetarako prest, pertsonako eta eguneko 125 eta 250 euro bitartean alokatzen diren balkoiekin
Entzierroak balkoi batetik ikustea negozio bihurtu den aukera bat da. Modan dago eta gero eta gehiago eskatzen dira. Hiriko eta inguruetako ostatuak ere datozen egunetan milaka pertsona hartzeko prestatzen ari dira.
‘Mater’ itsasontzi museoa kostaldean zehar ibiliko da, itsasora botatako zaborraren aurka borrokatzeko
Uztailean zortzi udalerritara iritsiko da, eta horietan itsasoko zaborra biltzeko doako jarduerak egingo dira. Ostegun honetan, Bilboko Itsasmuseum parean, 'Zero zabor uretan' ibilbideari hasiera eman diote, ingurumenari buruz kontzientziatzeko eta itsasoetako zaborrari buruz hausnartzeko.
Sonia Perezek gogorarazi du Cabifyk eta Uberrek hiriarteko ibilbideetan soilik jardun dezaketela
Aldundiak bost zigor jarri dizkie Gidaridun Garraio Ibilgailuen operadoreei 2025ean, gehienak hiriarteko ibilbideak soilik egitearen murrizketa ez betetzeagatik.
Kontaktuen orrien erabiltzaileei estortsioa egiten zien sare kriminal bat desegin dute Iruñean
Polizia Nazionalak 16 pertsona atxilotu ditu, eta ikerketak irekita jarraitzen du, Espainiatik kanpo egon daitezkeen beste bi inplikaturen bila ari batira.
Su handi batek Lleida kiskali du: zer da seigarren belaunaldiko sute bat?
Lleidako sutearen garrak 30 km/h-ko abiaduran joan ziren, 14 kilometroko altuerako hodei pirokumuloa sortu zen eta eguraldiak sua kontrolatzea zaildu zuen.