Motor-gidari bat zauritu da Muxikan, auto batekin talka egin eta ibaira erorita
Istripua 19:50ean gertatu da, motor batek auto baten aurka talka egin du N-635 errepidean, Muxikan, Gernikarako noranzkoan. Kolpearen ondorioz, motor-gidaria Mundaka ibaira erori da, Ariatza auzoaren parean.
Motor-gidari bat zauritu da ostegun honetan ibaira erorita, BI-635 errepidean, Muxika parean, auto baten aurka talka eginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 19:50ean gertatu da, motor batek auto baten aurka talka egin du N-635 errepidean, Muxikan, Gernikarako noranzkoan. Kolpearen ondorioz, motor-gidaria Mundaka ibaira erori da, Ariatza auzoaren parean.
Ertzaintza, Bizkaiko suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira anbulantzia batekin, eta zauritutako motor-gidaria Barakaldoko Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Herri Lanetako zerbitzuek errepidea garbitu bitartean Ertzaintza trafikoa txandaka bideratzen aritu da, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.