Hernaniko Udalak zortzi gertakari arrazista eta eraso sexista bat antzeman ditu San Joan jaietan
Udalak azaldu du gertakari horiek gizartean gertatzen ari diren jarreren isla direla, eta aurreratu du herritarren kezkei erantzuteko eta bizikidetza sustatzeko neurriak eta espazioak jarriko direla martxan.
Hernaniko Udalak ostegun honetan azaldu duenez, herriko San Joan jaietan zortzi gertakari arrazista eta eraso sexista bat behintzan izan direla egiaztatu ahal izan dute.
Hernaniko Udaleko Jai Batzordeak Udalaren webgunean eman du San Joan jaien balantzearen berri eta bertan eman ditu datuok.
Gertakaririk larrienak ekainaren 24ko goizaldean gertatu ziren. Orduan, Ertzaintzak hainbat aldiz esku hartu behar izan zuen, hainbat pertsonak gizon bati eraso egin nahi ziotelako. Azkenean, Udaltzaingoak udaletxean sartu behar izan zuen gizona, babestu ahal izateko.
Esku-hartze horietan istiluak izan ziren, eta 17 urteko gazte bat atxilotu zuten desordena publikoen delitu bat egotzita.
Ondoren, Herritarron Harrera Sareak azaldu zuenez, gertakaria "Hernaniko gazte talde baten eta jatorri magrebtarreko gazteen arteko liskar batekin hasi zen. Azken horietako bat zauritu egin zen, eta salaketa jarri zuen".
Kolektibo horren arabera, gertaera hori "erabili zen" ondoren "kaleetan benetako mairu-ehiza bat egiteko, jatorrizko gertakariarekin inolako loturarik ez zuten gazte magrebtarren aurka".
Hernaniko Udalak salatu duenez, ekainaren 23ko gauean sei istilu izan ziren, eta seiretan "magrebtar jatorriko pertsonak izan ziren jomuga". Gau horretako gertakariez gain, beste biren berri ere izan du, "zaurituak tarteko" eta eraso sexista baten berri ere izan du.
Sanjoanak amaitu ondoren, Hernaniko Udalak eskerrak eman dizkie jaietako eta txosnetako batzordeei, elkarteei eta langileei. Halaber, eskerrak eman dizkie "festez gozatzera errespertuz atera diren" herritarrei.
Hala ere, Udalak herrian "elkarbizitza oztopatu" duten gertakariak deitoratu ditu, eta "azken asteetako norabide berean, arrazakeria oinarri duten hainbat eraso" gertatu direla zehaztu du.
"Jaiak gure gizartearen ispilu izaten direla esan ohi dugu. Zoritxarrez, momentu honetan gizartean ematen ari dirne hainbat ezinegon eta jarrera nabarmen ikusi dira aurtengo sanjoanetan. Horiek kontuanhartu eta elkarbizitza oinarri izango duen hausnarketa prozesu bat abiatzea eskatzen du herrian bizi dugun egoerak", adierazi dute.
Duela hilabete batzuetatik hona egoera horien inguruan "ikuspegi ezberdinetatik" lanean ari direla adierazi ondoren, Hernaniko Udalak aurreratu du "herrian zabaltzen ari den kezkari erantzunez, lankerta hori indartu eta gaia lantzeko espazio ezberdinak sustatuko" dituela.
Horretarako, elkarbizitzaren gaian aditua den kanpoko laguntza kontratatuko da, eta, besteak beste, diziplina anitzeko mahai bat eratuko da, "gaiari ikuspegi desberdinetatik erantzuteko asmoz".
Ildo horretan, "arazoak definitu eta horien soluziorako erantzun zehatzak diseinatuko dira", zehaztu dute. "Hori guztia, herriko kohesioa indartzeko eta komunitatea sendotzeko helburuarekin", amaitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.