BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Encounterren bigarren eguna Barakaldoko BECen

Topaketak sormen digitala, software librea, hardwarea eta bideo-jokoak bilduko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu. Gainera, hitzaldiak eta tailerrak izango dira hainbat gaien inguruan, horien artean, metabertsoa, errealitate areagotua eta adimen artifiziala.
BECen, gau luzearen ostean, Euskal Encounter ari da erritmoa hartzen bigarren egun honetan. Online jokatzeaz gain, parte hartzaileek jarduera ugari dituzte egiteko. Besteak beste, 'cosplay' desfile koloretsua egin dute.
18:00 - 20:00
Ordu txikietara arte luzatu da Euskal Encounterren lehen gaua

Larunbat honetan bigarren eguna du Euskal Encounter topaketa teknologikoak, eta, igandera arte, 300 jarduera baino gehiago eskainiko ditu BECen.

Topalekuak formatu originala berreskuratu du, eta milaka lagun bilduko ditu 34.000 metro karratutan.

Aurtengoak, 30. edizioak, 3.000 ordenagailu baino gehiago izango ditu eta sormen digitala, software librea, hardwarea eta bideo-jokoak bilduko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu.

Gainera, sail berri bat estreinatuko da, streamingarena. Halaber, publiko zabalari irekitako guneak hitzaldiak eta tailerrak eskainiko ditu honako gai hauen inguruan: metabertsoa, errealitate areagotua, adimen artifiziala, segurtasun informatiboa eta ibilgailu elektronikoak.

Interneteko konexioak 60 Gbps-ko abiadura izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X