Elikagaien segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldi, Lidl eta Mercadonak izozki sortak supermerkatuetatik kendu dituzte egur zatiak aurkitu ondoren

Lidleko Gelatelli Eclipse, Mercadonako Espiral, eta Aldiko Chupy Fresh eta Chupy Cola dira produktuak. Etxean dituzten pertsonei ez kontsumitzeko eta saltokian itzultzeko gomendioa eman diete.
Miribillako Mercadona, Bilbon. Artxiboko irudia: EITB Media
Miribillako Mercadona, Bilbon. Artxiboko irudia: EITB Media

Aldi, Lidl eta Mercadona supermerkatu kateak izozki sortak kentzen ari dira "gorputz arrotzak" topatu ondoren; baliteke egur zatiak izatea.

Nutrizio eta Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziak (Aesan) alerta bota du, Kataluniako osasun arduradunen jakinarazpena jaso ondoren.

Aldi, Lidl eta Hacendado marketako izozki batzuetan, "gorputz arrotzak" aurkitu dituzte; ondorioz, enpresak produktuak merkatutik kentzen ari dira.

Lidleko Gelatelli 7X75 Eclipse, Hacendadoko Espiral 7X75 N/V/FR, eta Aldiko Chupy Fresh FRE/LIM MPK7 eta Chupy Cola/VLLA/FRESA MPK7 dira produktuak.

Zerrendako produktuak etxean dituzten pertsonei ez kontsumitzeko eta saltokian itzultzeko gomendioa eman die Aesanek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X