Gastronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usain gozoa zabaldu da gaur Tolosan, 'Tolosa goxua' azokan

Sagar tarta eta euskal pastel leihaketak egin dituzte, baita haurrei zuzendutako gozogintza tailerrak ere. Gainera, bost euskal pastel erraldoi mila zati egin eta jendartean banatu dituzte.
Euskal pastel erraldoiak, gaur Tolosan. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Euskal pastel erraldoiak, gaur Tolosan. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Tolosako Triangelu plaza gozogilez eta gozozalez bete da gaur goizean, izan ere, Tolosa Goxua azoka egin dute beste urte batez. Txokolate, tarta eta askotariko gozokiak saltzen eta banatzen aritu dira 23 saltoki. 

Halere, gaurkoan protagonistarik izan bada, hori euskal pastela izan da. Iparraldeko Eguzkia elkartea izan da gaurko gonbidatua, antzinako gozoki horien balioa azpimarratzeko lanean ibiltzeagatik. Bost euskal pastel erraldoi ekarri dituzte Tolosara eta 1.000 euskal pastel edo bizkotxa zatitxo banatu dituzte jendartean. 

Aurten, lehenengo aldiz, bi kategoria izan dira herri-lehiaketan: azken urteetan egin den sagar pastel leihaketan Irantzu Karrera izan da irabazlea eta estrainekoz egin den euskal pastel leihaketan, beriz, Naiara Uranga.

Haurrei zuzendutako tailerrak ere egin dituzte, gozoki honen gailetak egiten ikasteko.

Tolosa Goxua azokak profesionalentzako topaketa ere prestatu du: azaroaren 23ra arte atzeratu behar izan dute, eta gozogintzaren etorkizunaren inguruan Eliker Kalitatezko Elikagaien Tolosako Zentroak abiatutako ikerketaren ondorioak ezagutzera emango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X