EAEko 15 urtetik gorako herritarren % 28k egunero egiten dute kirola, eta % 64,3k, astean behin
EAEko 15 urtetik gorako herritar gehienek, hirutik bik, kirola egin dute azken urtebetean, horien % 27,7k egunero edo ia egunero, % 67k astean behin, eta % 1,7k hamabostean behin. Batez ere, 64 urtetik gorakoak dira kirola egunero egiten dutenak. Datuak sexuen arabera bereizita, bada alderik: emakumeek (% 58) gizonek (% 71) baino kirol gutxiago egiten dute, eta batzuek eta besteek kirola egiteko aire zabaleko tokiak dituzte gogokoen, hor ere sexuen arteko aldeak nabarmenak diren arren.
EAEko kirol-ohiturei buruzko inkesta egin du Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, eta aipatutako horiek dira ondorioetako batzuk. 15 urtetik gorako 2.300 herritar galdekatu zituzten 2022ko irailaren 19a eta urriaren 10a bitartean, telefono bidez, herritarrek kirola egiteko dituzten ohiturei buruzko informazioa jasotzeko.
Ondorio nabarmenetakoa da herritar gehienek, % 64k, egiten dutela kirola, maiztasunean alde esanguratsuak dauden arren: 10etik 3k egunero egiten dute jarduera fisikoren bat, eta ia 7k, astean behin gutxienez. Galdetutakoen % 35,7k, berriz, kirolik ez duela egiten adierazi dute.
Sexuen arteko aldea agerikoa da kirolean, maiztasunari zein kirol modalitateari dagokienez. Inkestaren bidez ondorioztatu dutenez, emakumeek gizonek baino kirol gutxiago egiten dute, % 58 eta % 71, hurrenez hurren. Era berean, emakumeek (% 36,7) batez ere kirol arina egiten dute (paseoa, dantza, pilatesa, yoga…), eta gizonek (% 40,3), berriz, kirol gogorragoak (alpinismoa, eskalada…). Oro har, gizonek gehiago egiten dute aire zabaleko kirola, eta emakumeek gehiago erabiltzen dituzte kirol-instalazioak. Nolanahi ere, mendiko jarduerak nabarmentzen dira: azken urtean kirola egin duten hiru herritarretik batek mendiarekin lotutako kirola egin du.
Modalitatearekin lotuta, adina erabakigarria da. 65 urtetik gorakoek kirol arinak egiten dituzte gehien, eta 35 urtetik beherakoek, berriz, kirol gogorragoak.
Herritar gehienek, % 42,6k, bakarka egiten dute kirola, baina hor ere aldeak daude sexuen artean: kirola beste batzuekin batera egiten duten emakumeen kopurua (% 50,4) gizonena (% 40,3) baino hamar puntu handiagoa da.
Galdetegia erantzun dutenen ia erdiak kirol elkarte, klub edota instalazioren bateko bazkideak dira, eta herritar gehienek osasunagatik eta sasoian egoteko egiten dute kirola.
Azkenik, kirolari buruzko politikei buruz galdetuta, EAEko biztanleriaren gehiengo zabala kirol guztietan euskal kirol selekzioak izatearen eta horiek lehiaketa ofizialetan parte hartzearen aldekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Ertzaintza aste honetan hasiko da isunak jartzen baliza ez erabiltzeagatik
Baliza ez edukitzea edo baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar.
Gasteizko San Frantzisko elizan lanak egiten hasi dira, gehiago hondatu ez dadin
Martxoaren 3ko biktimen memorialaren egoitza izango dena narriatzen ari da, eta "kaltea areagotzeko arriskua dago, berehala esku hartzen ez bada".
Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen
Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.