Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Bilboko TAO zerbitzu berria

Arazoekin ekin dio ordea; izan ere, Android telefonoetan aplikazioaren bidez ordaindu nahi izan duten erabiltzaileek ezin izan dute ordainketa egin. Gainera, hiriburuko zenbait parkimetrotan ere arazoak izan dira.
TAO makina bat.
TAO makina bat.

Bilboko TAO zerbitzu berria astelehen honetan jarri da martxan, 09:00etan, bost egunez zerbitzua etenda egon ondotik. Arazoekin ekin dio, ordea; izan ere, Android sistemaren erabiltzaileek ezin izan dute aplikazioaren bidez ordaindu, eta parkimetroetara itzuli behar izan dute aparkatu ahal izateko.

Udaletik azaldu dutenez, akatsak goizean zehar konpontzea espero dute, ordu zehatz bat zehaztu ez duten arren. Appleren erabiltzaileek, berriz, normaltasunez ordaindu ahal izan dute APParen bidez.

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak onartu du "arazo teknikoren bat"  izan dela eta konpontze lanetan daudela, baina, oro har, esan du zerbitzu berria "ondo funtzionatzen" ari dela. Gaineratu duenez, OTA zerbitzua erdigunera zabaltzeak "ez du dirua biltzeko helbururik", baizik eta "hiri jasangarriago bat egitea".

Zerbitzu berriaren aplikazioan ez ezik, Bizkaiko hiriburuko hainbat parkimetrotan ere akatsak izan dira; izan ere, batzuek normaltasunez funtzionatu duten arren, beste batzuek ez zuten aukerarik ematen matrikula sartzeko.

TAO zerbitzu berriak aldaketak dakartza hiriburura. Gaur egun, aparkatzeko eremua 16 gunetan banatuta dago. Ordenantza berriarekin, egoiliarren bereizgarriak esleitzeko, espazioa koadrantetan banatuko da, eta koadrante bakoitzari eremu bat egokitu zaio. Koadranteko bizilagunek eremu horretan aparkatu ahal izango dute.

TAO zerbitzua bi eremu handitan egongo da indarrean: bizitegi eremuan eta eremu intentsiboan (Abando eta Indautxu).

TAO zerbitzua bisitarientzat

Eremu intentsiboa: Bilboko erdigunea. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Gehienez 3 orduz aparka daiteke, bai gune berdean, eta baita urdinean ere.

Bizitegi eremua: Bilboko erdigunetik kanpo. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00era; larunbatetan ez da zerbitzurik egongo. Gehienez 5 orduz aparka daiteke gune berdean, eta 3 orduz urdinean.

TAO zerbitzua egoiliarrentzat

Gune berdea: Egoiliarrek ez dute txartelik behar, eta nahi beste denbora izan dezakete bertan ibilgailua aparkatuta.

Gune urdina: Bisita txartela behar da, eta ordaindu egin behar da.

Gune urdin intentsiboa: Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara.

Gune urdina, bizitegi eremuan: Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X