inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bazterkeria soziala gutxitu egin da Gipuzkoan, baina % 5,9ra igo da pobrezia larrian dauden pertsonen kopurua

Zehazki, % 0,6 igo zen proportzioa 2018tik 2022ra. Bereziki, etorkinak eta haurrak dituzten familiak bizi dira pobrezia egoera larrienean.
Jendea paseoan
Jendea paseoan. Argazkia: EITB Media

Desparekotasun sozialak gutxitu egin ziren 2018tik 2022ra Gipuzkoan, Estatuko zein Europako batez besteko mailatik asko aldenduta, baina pobrezia egoera larrian bizi diren pertsonen kopurua hazi egin da. Hain zuzen ere, 42.200 gipuzkoar daude egoera horretan; biztanleen % 5,9.

Zehazki, % 0,6 igo zen proportzioa aipatutako denbora tartean, duela bost urte biztanleen % 5,3 baitzegoen pobrezia egoera latzean.

Esan bezala, batez ere, etorkinak eta haurrak dituzten familiak daude egoera kaskarrenean, gazteen eta adingabeen aurretik, Gipuzkoako pobrezia eta bazterkeria inkestaren emaitzek erakusten dutenez. 2012an, 2014an eta 2018an ere egin zituzten ikerketak.

2022ko estatistika-dokumentu berriaren emaitzak asteazken honetan aurkeztu dituzte Donostian Maite Peña Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Joseba Zalakain Gizarte Ikerkuntzan diharduen fundazio honetako zuzendariak.

SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak 1.500 etxez etxeko lagina egin du, Foru Aldundiaren enkarguz. Eskualdez eskualde aztertuta, Debabarrenak du pobrezia-tasarik handiena, baina, Zalakainek esan duenez, alokairuko etxebizitza merkeagoei eta, ondorioz, etorkinen kontzentrazioari lotuta dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X