Zaintzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia % 40 hazi dira Euskadiko familia zaintzaileentzako arreta eta laguntza telefonora egindako kontsultak

2024ko lehen sei hilabeteetan arreta gehien jaso duten premiak laguntza psikologiko eta emozionalarekin lotutakoak izan dira ( % 51,24). Zerbitzua eskuragarri dago 900 100 356 telefono-zenbakian, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoan eta 619 419 628 WhatsaApp telefono-zenbakian.
Zerbitzua eskuragarri dago 900 100 356 telefono-zenbakian.

Euskadiko senide zaintzaileentzako arreta eta laguntza telefonora egindako kontsultak ia % 40 hasi dira, aurtengo lehen seihilekoan. Hain zuzen ere, 435 kontsulta erantzun dira denbora-tarte horretan; hau da, 2023an baino % 39,87 gehiago.

Zainteleko arduradunen arabera, lasaitzearekin eta entzutearekin erlazionatutako arrazoiak nagusi izatetik, laguntza psikologiko eta emozionalarekin lotutako premiak arreta handiena jaso izatera pasa dira. Izan ere, deien % 51,42 izan dira horiek.

Datuei dagokienez, Zaintelek 435 kontsulta erantzun ditu urtarriletik ekainera, horien gehiengoa dei-telefoniko bitartez izanik (% 85,73).

Aipatu beharra dago ere, horien % 60 Bizkaitik jasotakoak izan direla. Atzetik, Gipuzkoa, % 29arekin, eta Araba, % 11, kokatzen dira.

Zaintel, doako zerbitzua

Senide zaintzaileentzako arreta eta laguntza zerbitzua Bizitzen fundazioak eskainitakoa da: doakoa, irisgarria, berehalakoa eta konfidentziala.

Horrekin batera, gogoratu beharra dago, gainera herritarren eskura dagoela beren senideak modu pertsonalean zaindu nahi dituzten pertsonek ahalik eta baldintza onenetan egin dezaten.

Zerbitzua eskuragarri dago 900 100 356 telefono-zenbakian, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoan eta 619 419 628 WhatsaApp telefono-zenbakian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X