Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako aldarriak ozen entzun dira Donostian, martxa jendetsu batean

'Elkartasunari debekurik ez' lelopean, martxa 18:00etan abiatu da Blas de Otero plazatik. Kaleko Afari Solidarioak (KAS) elkarteak ematen dituen eta "segurtasun arraoizengatik" debekatu dizkieten afari solidarioak banatzen zituen tokitik gertu hasi da manifestazioa.
20241027202743_kaleko-afari-solidarioak-donostia_
18:00 - 20:00
Ehunka lagunek elkartasuna adierazi diote Kaleko Afari Solidarioak ekimenari Donostian

Jendetza bildu da gaur arratsaldean Donostian, Donostialdeko diskurtso arrazista eta faxisten gorakadaren aurka eta sektore pobretuenen eta arrazializatuen kriminalizazioaren aurka 50 elkartek baino gehiagok deitutako protestan. 

Martxa horrekin erantzun diote Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak (KAS) ekimenak Egia auzoan etxerik gabeko pertsonei eta migratzaileei afariak banatzea debekatu izanak eragindako haserreari eta egonezinari.

'Elkartasunari debekurik ez' lelopean, manifestazioa 18:00etan abiatu da Blas de Otero plazatik. Inguru hartan ematen zituzten, Martin Ibabe Herritarren Segurtasunerako zinegotziak ostegunean azaldu zuenez,  "segurtasun arrazoiengatik" debekatutako afariak.

Joan den astelehenean KASek afariak banatzen dituen lekuaren inguruan segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat deitu zuten; liskarrak izan ziren, eta Ertzaintzak sei lagun identifikatu zituen. Gertaera horien ostean hartu zuen erabakia Udalak.

'Elkartasunari debekurik ez' lelodun pankartaren atzean, ehunka lagunek hiriko kaleak zeharkatu dituzte, 'Atzerritarren Legeak egunero hiltzen du jendea' eta 'Erasoen aurrean autodefentsa' oihukatuz.

Ximon Aranburu deitzaileen bozeramaileak komunikabideei adierazi dienez, "Donostialdean faxismoa eta arrazakeria izaten ari diren gorakadari eta gizarteko sektore pobretuenen eta jende arrazializatuen kriminalizazioari" erantzuten die martxak.

Bere ustez, jarrera hori "segurtasunaren eta delinkuentziaren izenean gauzatzen da, eta horri aurre egin behar zaio".

Aranburuk adierazi duenez, Donostiako Udala "ideia erreakzionario horiek indartzen ari den agentea da eta, neurri batean, afari horiek ez egitearen erruduna".

'Lo que no te cuentan de Donosti' plataformak deitua du astelehenerako, joan den astelehenean istiluak izan ziren leku berean, segurtasun gehiago eskatzeko protesta. Horren inguruan Aranburuk adierazi du "problematikoa" dela "gero eta jende gehiago kalera ateratzea diskurtso erreakzionario eta faxistekin".

"Onartezina iruditzen zaigu gehien behar duenari janaria banatzen dioten boluntarioen bidez egiten den elkartasun ekintza bat jende erreakzionarioaren jomugan egotea", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X