Osasun mentala, adin-tarte guztietan agertzen den arazoa
Azken urteetan hazi egin da osasun mentalari eta honek gure ongizatean duen eraginari buruzko ardura gizartean, batik bat covid-19aren pandemiaren ostean. EITB Dataren azken ikerketaren arabera, arazo hau adin-tarte guztietan agertzen da, baina patologia horien aurkako botikak hartzeko arrazoia desberdina da adineko pertsonentzat eta gazteentzat.
Osasun mentalaren barruan sartzen diren afekzioak asko dira: antsietatea, depresioa, psikosia, egokitze-nahasmendua, TOCa, fobiak, insomnioa eta abar.
Beste gaixotasun kroniko batzuetan bezala, kasu honetan ere, adinean aurrera egin ahala, handitu egiten da botikak hartzen dituzten herritarren kopuruaren ehunekoa.
Hala ere, deigarria da patologia horiek adin-tarte guztietan agertzen direla. Beste gaitz batzuek, kolesterolak edo tentsio arterialak esaterako, ez dute ia eraginik gazteen osasunean, baina buruko gaixotasunek bai.
Horrela, 15-24 adin-tartean, herritarren % 3,4k osasun mentalerako botikak hartzen dituzte. 25 eta 44 urte bitartekoen artean, % 5,6k hartzen dituzte. 45-64 urtekoen artean, % 15ek hartzen dute horrelako botikaren bat. 65 urtetik gorakoen artean, berriz, % 30ek.
Dena den, botika horiek hartzeko arrazoia desberdina da adinaren arabera.
Zaharrenek batez ere lo egiteko kontsumitzen dituzte. Osasun mentalerako farmakoren bat hartzen duten 65 urtetik gorako herritarren erdiek horretarako hartzen dituzte.
Aitzitik, gazteenen artean antsietateak eta depresioak duten pisua handiagoa da. Hala, 15-24 urteko adin-tartean, horrelako sendagairen bat hartzen dutenen % 86k nerbioei, antsietateari edo depresioari aurre egiteko hartzen dituzte. 25-44 urteko tartean, berriz, % 70ek hartzen dituzte.
Antidepresioei dagokienez, azken hamarkadan nabarmen igo da 1.000 biztanleko eguneko dosia kontsumitzen dutenen kopurua. Zehazki, kopuru horrek % 35 egin du gora EAEn eta % 34 Nafarroan, Osasun Ministerioaren datuen arabera.
Generoari begiratuta ere datuak ezberdinak dira: osasun mentalak gehiago eragiten die emakumeei gizonezkoei baino. Hain zuzen ere, emakumeen % 17,5ek aitortzen dute lo egiteko eta antsietateari edota depresioari aurre egiteko botikak hartzen dituztela. Gizonezkoak, ordea, % 9,7 dira.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.