Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria, haizea eta tenperaturak behera
Gaur goizeko eguraldi onaren ostean, asteburu euritsua izango dugu, jaitsiera termikoa eta haize bizia kostaldean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Ostiralaren lehenengo partean giroa lasaia izango da. Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta ez du euririk egingo. Arratsaldean hodeiak gailenduz joango zaizkie ostarteei eta euritara joko du. Arratsalde-gau partean zaparrada batzuk botako ditu han-hemenka, eta ekaitzak jo dezake. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute nabarmen; 20 ºC-tik gorakoak izango dira. Egunaren amaieran mendebaldeko kostaldean haizea mendebaldera aldatuko da, bolada oso gogor batzuekin.
Larunbataren lehenengo partean zerua estalita egongo da eta zaparradak sarri botako ditu; zenbait lekutan mardulak izan daitezke. Mendebaldeko haizea bizi ibiliko da orduan. Egunaren erdiko orduetan haizea hego-mendebaldera aldatuko da eta gainerako orduetan zaparradak noizbehinkakoak izango dira eta txikiak orokorrean. Egunaren amaieran ostarteak zabal daitezke. Elur-kota 1200 eta 1500 metro artean kokatuko da. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta giroak udazkeneko itxura hartuko du.
Zerua oso hodeitsu egongo da igandean. Zaparrada txikiak botako ditu, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertainak. Baliteke trumoi ekaitzak izatea, bereziki egunaren lehen partean. Egunaren lehen partean elur-kota 1.200-1.500 m inguruan kotatuko da. Hegomendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin; goizean ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin egunaren bigarren partean kostaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, eta maximoak gutxi jaitsiko dira.
Astelehenean, zerua hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura igo egingo da: minimoak gutxi eta maximoak gora nabarmen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren mailako hainbat errepide itxi dituzte, luiziak eta ur putzuak direla eta
GI-3440 errepidea erabat itxi dute Lezon, eta luizi gehiago gertatu dira Gipuzkoako errepideetan. Bizkaian gorabeherak izan dira Trapagaran inguruan, eta arretaz gidatzea gomendatu dute ur putzuak direla eta.
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldon, bi ibilgailuk izandako istripu baten ondorioz
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Irungo noranzkoan, eta eragin handia izaten ari da trafikoan.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak oso beteta gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.