KORDA LOKALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat atxilotu dute Gasteizko Alde Zaharreko Korda lokala hustean

Lokala husteko polizia-operatiboan, manifestarietako bat zauritu da, buruan jasotako kolpe baten ondorioz, eta osasun-zentro batera eraman dute. Manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, lokala hustearen aurka protesta egiteko.
18:00 - 20:00
Polizia-operazio handia Gasteizko Pintore kalean, Korda lokala husteko

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Gasteizko Alde Zaharreko lokal bat hustean. Ensanche 21 udal-sozietatearena da lonja. Auzoko hainbat kolektibok hiru urte daramatzate bertan jarduerak antolatzen. Lokalari Korda izena jarri zioten.

Ertzaintza eta udaltzainak Pintore kalean izan dira goizaldean, eta moztu egin dute kale horrek Santa Ana eta Santa Maria kantoiekin duten gurutzaguneak.

Epailea goizeko 10:15 aldera iritsi da lekura, eta ordu erdi inguru geroago, atea ireki eta barrura sartu dira, barruan zeuden hamar pertsona ateratzeko.

Polizia-operazioan, pertsona horietako bat zauritu dute, buruan jasotako kolpe baten ondorioz, eta osasun-zentro batera eraman dute. Gainera, gazte hori agenteei aurre egitea egotzita atxilotu dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Eguerdiko hamabiak inguruan, lokal barruan zegoen taldea bertaratu diren ehun manifestariengana joan da, emandako babesa eskertzeko. 19:00etan manifestazioa izango dela jakinarazi dute, Korda lokala hustu dutela eta kidea atxilotu dutela salatzeko.

Lokalaren alde bildu direnen artean, Manu Arakama Alde Zaharreko Gasteiz Txiki Auzo Elkarteko presidenteak esan du lokal hori "oso lan positiboa" egiten ari zela eta hura itxita "auzoak bizitza kulturala eta jarduerak galduko" dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X