SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da Arrasateko etxebizitza eraikin batean izandako sute batean

Sua 23:30ak aldera piztu da San Josepe kaleko etxebizitza eraikin baten beheko aldean. Lehen unean, lau atari jendez hustu behar izan dituzte, baina hiru ataritako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira gauean zehar. 

Sutea piztu da bart Arrasateko etxebizitza eraikin batean eta pertsona bat zauritu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zauritua erredurekin eraman dute Gurutzetako ospitalera. 

Sua 23:30ak aldera piztu da San Josepe kaleko etxabe batean. 

Lehen unean, lau atari jendez hustu behar izan dituzte. Hala ere, gauean zehar hiru ataritako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira, sua piztu den atarikoak izan ezik. Antza denez, suhiltzaileen eta udal tekinarien txostenaren zain daude eraikinak egiturazko kalteak dituen ala ez jakiteko.

Oraingoz ez dakite sua zerk eragin duen. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu