Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu ditu Gasteizko lorezainak astelehenerako, greban 100 egun betetzen direnean
Martxoaren 26an hasi zuten greba mugagabeari eutsi diote. Ostiral honetan, manifestazioa deitu dute 18:30erako Artiumetik, hitzarmen propioa eta lan hobekuntzak aldarrikatzeko.
Lorezainen grebaren ondorioak Gasteizko Aranbizkarra parkean. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak Gasteizko lorategiak kudeatzen dituen Enviser enpresa eta sindikatuak deitu ditu lan-gatazkan bitartekari izateko.
Bilera astelehenean egingo da, 15:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan. Bertan, gutxieneko zerbitzuak betetzean antzemandako arazoak aztertuko dira, baina, batez ere, alderdien arteko negoziazioa erraztea bilatuko da.
Helburua akordio bat lortzea izango da, batetik, langileen lan-baldintzak hobetzeko, eta, bestetik, dagoeneko 100. eguna bete duen greba bertan behera uzteko, zerbitzua normaltasunera itzul dadin.
Lan Sailak dei egin die aldeei, errealismotik eta erantzukizunetik bilerara joan daitezen, guztiontzako onuragarria izango den akordio bat lortzeko asmoz.
Bi aldeen arteko azken negoziazio bilera asteazken honetan izan da, Precon, baina ez da emaitzarik izan.
100 egun eman dituzte greban Gasteizko lorezainek (Enviser enpresak azpikontratatutako langileak), martxoaren 26an abiatu baitzuten greba mugagabea. Hori dela eta, manifestazioa egin dute, 18:30ean, Artium museotik hasita.
Arabako hiriburuan dagoeneko argi dago lorezainak greban daudela, ondorioak argiak baitira. Belarra eta landareak kontrolik gabe hazi dira parke, lorategi eta berdeguneetan, hala nola Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuetan, eta toki batzuetan belarrak metroko altuera harrapatu du.
Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak "ezohiko" gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen, Gasteizko Udalak eskatuta. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak adierazi duenez, "gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuak bermatzea" helburu.
Erabakia hartzeko, bi txosten tekniko hartu ziren kontuan: Trafiko Zerbitzuarena, hiriko hainbat puntutan seinaleak eta semaforoak ez direla ikusten ohartarazten duena, eta suhiltzaileen ikuskatzaile-buruarenak, udaberriko euriteen ondoren landaretza lehorra pilatzearen ondorioz "hiri-suteak izateko arriskuaz" ohartarazten duena.
Langileek uko egin diote gutxieneko zerbitzuak betetzeari, beren jarduera ez dela "funtsezkoa" iritzita, eta negoziazio kolektiboan aurrerapausoak izan arte greban jarraituko dutela iragarri dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.