Mildiu onddoak gogor kolpatu ditu Arabako Errioxako mahastiak, eta hurrengo mahats-bilketa mehatxatzen du
Aurtengo hezetasun handiak, lainoek eta landaretza zabaltzeak mildiua agertzea bultzatu dute. Are, faktore horiek guztiek onddoa suspertu eta zabalarazi dute, eta ia eskualde osoan hedatu da, bigarren fasean hedatu ere.
Mildiu onddoa, Arabako Errioxan. Iturria: Blog Arabako Errioxa
Arabako Errioxako mahastiek mildiu onddoaren agerraldi latzari aurre egin behar diote kanpaina honetan. Produkzioa nabarmen murrizten ari da eta datorren udazkeneko mahats-bilketa baldintzatuko du.
Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia zerbitzuak egindako txosten baten arabera, onddoa aurreko kanpainetan baino askoz biziago zabaldu da aurtengo uztan. Izan ere, prezipitazioak ohi baino ugariagoak izan dira, eta tenperaturak batezbestekoaren gainetik egon da, nabermen. Faktore horiek guztiek “onddoa hazteko salda perfektua” sortu dute.
Txostenean adierazten denez, hezetasun maila altua, laino iraunkorrak eta hazkunde begetatibo indartsua uztartuta, onddoa agertzeaz gain, zabaldu ere egin da bigarren infekzio-bolada baten bidez, eta ia eskualde osora iritsi da.
Txostenak nabarmentzen du, halaber, ustiategi askotan “ia ezinezkoa” izan dela prebentzio-tratamenduak aplikatzea, euri-jasa handien ondorioz ezin izan zutelako makinekin lursailetara sartu. Hori dela eta, mahastizainek ezin izan dute gaitza heda ez zedin garaiz jardun.
Arabako Errioxako ia lursail guztiek pairatu dute gaitza, baina aldeak daude lursailetik lursailera: batzuek oso kalte txikiak dituzte, % 10 inguru; beste batzuek, berriz, % 70-80 arteko kalteak. Altitudeak eta lurraren baldintzek ere eragina izan dute. Goialdeetan dauden mahastiek, ondo aireztatutakoek eta zoru arinagokoek kalte gutxiago jasan dituzte.
Aldundiak adierazi duenez, “mildiuaren afekzio-mailak kalte ekonomiko nabarmena ekarriko dio sektoreari kanpaina honetan, eta berez konplexua den egoera bat larriagotuko du Arabako Errioxako mahastizaintza eta ardogintza sektorearentzat”.
Hala ere, Arabako Txakolina mahastietan, Aiara bailaran, egoera hobea da. Klima ez da hain aproposa izan mildiua garatzeko, eta, inguruan ohikoagoa den gaixotasuna denez, mahastizainek prebentzio neurriak ezarri ohi dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.