EHUk astelehenean hasiko du 2025-26 ikasturterako graduko ikasleen matrikulazioa
20.638 aurre-inskripziorekin ekingo dio matrikulazio epeari. EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturterako, guztira 8.789 plaza. Katalogo osotik, Biomedical Engineering, osasun arloko graduak eta gradu bikoitzak dira interes gehien pizten dutenak.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) uztailaren 14an zabalduko du 2025-2026 ikasturtean graduko ikasketak hasiko dituzten ikasleen matrikula-aldia. Matrikula online edo aurrez aurre egin ahal izango dute ikasleek. 20.638 aurreinskripziorekin abiatuko da epealdia.
EHUk 106 gradu eskainiko ditu datorren ikasturtean, guztira 8.789 plaza, UPV/EHUri atxikitako hiru zentroak barne: Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola, IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola eta Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola.
Katalogo osotik interes gehien pizten duten graduen artean, Biomedical Engineering, osasunaren arloko graduak eta gradu bikoitzak daude, EHUk jakinarazi duenez.
"Hala ere, unibertsitatearen aberastasuna ezagutzaren arlo guztietan graduak eskaintzean datza, gizartearen erronka askotarikoei erantzun egokiak emateko", adierazi du Urtza Garay Graduko eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordeak.
Graduetan sartu ahal izateko nota altuena eskatzen duten graduak honakoak dira, (14a izanik izan daitekeen gehienezko nota): Biomedical Engineering (13,066); Medikuntza (12,780); Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa (gradu bikoitza) (12,684); Odontologia (12,580); eta Biokimika eta Biologia Molekularra (12,360).
Matrikulatzeko prozedura
EHUk adierazi duenez, uztailean matrikulatzen dira Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa ohiko deialdian gainditu zuten Batxilergoko ikasleak, bai eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta lan-esperientzia duten pertsonak eta tituludunak ere, besteak beste.
Matrikularen lehen aldia uztailaren 14tik 17ra izango da, eta, horren ondoren, uztailaren 21ean bigarren deialdia izango da (uztailaren 19an deitutako pertsonak matrikulatu ahalko dira), eta uztailaren 24an, berriz, uztailaren 23an egingo den hirugarren deialdikoak. Ondoren, irailean, beste hiru deialdi egingo dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 ingururi eragiten die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".