Gizon bat ikertzen ari dira Artikutzako aztarnategi megalitikoan egindako kalteengatik
Inguruetan basolanak egiten ari zen ibilgailu astun bat babestutako leku batean sartu zen, eta kalte handiak egin zituen.
Foruzaingoa gizon bat ikertzen ari da Nafarroako ondare arkeologikoaren eta kulturalaren aurkako ustezko delitu batengatik, Artikutzan, Goizueta, Lesaka eta Arantza artean dagoen Pagolleta lepoan, kalteak egiteagatik.
Otsailean, basolanak egiten ari zen ibilgailu astun bat azternategiaren lur eremuan sartu, eta harrespilak dauden inguru babestu bat nabarmen hondatu zuen.
Poliziek identifikatu egin zuten lan horien arduraduna, delitu zantzuak zeudela ohartarazi eta auzia epaitegien esku utzi zutela jakinarazteko.
Pagolleta kultur ondare izendatutako monumentu megalitikoa da, eta babes maila gorena du.
Basoan moztutako zuhaitzen enborrak jasotzen ari zen ibilgailu astuna, eta handik gertu zegoen eremu babestuan sartu zen.
Zigor Kodearen arabera, “6 hilabete eta 3 urte bitarteko espetxe-zigorra” ezar diezaiokete balio historikoa, artistikoa, zientifikoa, kulturala edo monumentala duen ondare edo aztarnategi bati kalteak egin dizkionari.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".