Entzierro jendetsu eta azkarra, La Palmosillarena, une arriskutsuekin
Jende andana elkartu da ibilbidean, eta korrika egiteko ere lanak izan dituzte lasterkariek. Zezenek hiru korrikalari adarkatu dituzte, eta beste batek azaleko zauria zuen lepoan.
La Palmosilla ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta arriskutsua egin dute uztailaren 13 honetan, sanferminetako azken-aurreko entzierroan. Orain arte zabaldutako partearen arabera, sei korrikalari zauritu dira: hiruk adarkada jaso dute (hanka batean batek, bizkarrean bigarrenak eta genitaletan azkenak), eta beste batek zauria zuen lepoan.
Igandea izaki, lasterketa jendetsua izan da, eta, ondorioz, oso leku gutxi egon da korrikaldietarako, eta zezenek lasterkari asko harrapatu dituzte leku gorabeheratsuenetan, Santo Domingon, Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunean eta zezen-plazaren sarreran. Hala ere, bi minutu eta erditik beherako denborarekin egin dute ibilbidea. Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Horietako hiruk adarkada bana zuten. Bik Santo Domingoko tartean jaso dute adarkada (batek ezkerreko hankan, beste batek perineoan), eta hirugarrenak Mercaderesen (gerrialdean). Beste batek azaleko zauri bat zuen lepoan.
Puçol (Valentzia) herriko 27 urteko gizon batek jaso du adarkada hanka batean, eta pronostiko erreserbatua du. Mercaderesen, ezkerreko saihetsetan adarkada bat jaso du San Sebastian de los Reyes (Madril) herriko 22 urteko mutil batek, eta horrek ere pronostiko erreserbatua du.
Atarrabiako (Nafarroa) 31 urteko gizon batek eskrotoan jaso du adarkada, eta laugarren adarkatua Olaberriko (Gipuzkoa) 19 urteko mutil bat da, lepoan zauri arina zuena.
Bi zaurituk kolpeak jaso dituzte Telefonicako tartean, batek toraxean eta besteak beso batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera