Beste lagun bat atxilotu dute, Ordiziako istiluekin lotura duelakoan; lau ertzain daude zaurituta
Segurtasun Saileko iturriek nabarmendu dutenez, ikerketa zabalik dago oraindik. Bien bitartean, atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
Ertzaintzaren autoa. Argazkia: EITB
Bigarren pertsona bat atxilotu dute, larunbat gauean Ordizian izandako liskarrekin zerikusia duelakoan. Liskar horietan lau ertzain zauritu ziren.
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, gau horretan bertan gizon bat atxilotu zuten agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak eragitea egotzita, eta beste gizon bat atxilotu dute orain.
Iturri horrexek azaldu duenez, ikerketa zabalik dago oraindik.
Lau ertzain zauritu ziren, eta horietako bi Zumarragako Ospitalera eraman behar izan zituzten, batek lepauztaia hautsita eta masailalbo-hezurrean zauriak zituela, eta besteak ukondo bat dislokatuta zuela. Hala ere, biek ala biek ospitalea utzi dute dagoeneko.
Halaber, lesionatutako beste bi polizia Mutuan artatu zituzten.
Bestalde, Adur Ezenarro Ordiziako alkateak bozeramaileen batzordearen premiazko bilera deitu du arratsalderako, gertaturikoa aztertzeko.
Albiste gehiago gizartea
Familiek gose-greba egingo dute Gueñesko Osotu Lanbarri ikastetxe pribatua itxi ez dezaten
Ikastetxe horretako gurasoek elkarteak Eusko Jaurlaritzaren erantzun falta salatu du zentroa finantzatzeko orduan. Horregatik, 20 bat lagunek gose-greba abiatuko dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ikasleen % 60 baino gehiagok premia edo beharrizan bereziak dituztela gogorarazi dute.
Foruzaingoa 67 urteko gizon baten hilketa ikertzen ari da, Cascanteko egoitzan gertatutakoa
84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizonarentzat
Gizonak deklaratzeari uko egin dio. Adinagatik akusatuaren osasun egoerari buruzko zalantzei dagokienez, epaileak bere ebazpenean azaldu duenez, medikuek azterketa sakona egin diote, eta patologia larririk ez duela ondorioztatu dute txosten batean.
Itsasadarraren azpiko tunela egiteko proiektua "modu irregularrean eta presaka" onartu izana salatu dute
Subflubiala Ez plataformak, eta Artaza institutuko eta Erromo ikastetxeko guraso elkarteek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua onartu duela, alegazioak aurkezteko epea oraindik zabalik dagoenean.