Lau ertzain zauritu dira Ordizian, hainbat pertsonak eraso eginda
Gizon bat atxilotu dute agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita. Ertzain-etxean beharrezko izapideak egin ondoren, epailearen aurrera eraman dute.
Lau ertzain zauritu dira igande goizaldean Ordizian (Gipuzkoa), hainbat pertsonak eraso eginda, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Gertaera 00:18 aldera jazo da, Ertzaintzaren hainbat patruila Araba kalera joan direnean, hainbat pertsonaren arteko borroka baten berri izan ondoren.
Iritsi direnean, bertatik ihes egiten saiatu diren hainbat gizoni jarraitu diete. Une horretan, beste pertsona batzuk (haien senideak, antza) gogor oldartu zaizkie eta ertzainen lana zailtzen saiatu dira.
Horietako batek ertzain bat kolpatu du, eta konortea erdi galduta erori da lurrera. Erasotzailea atxilotu egin dute, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesio delitua egotzita. Harekin zeuden hainbat pertsonak Ertzaintzaren autoak kolpatu dituzte orduan.
Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak azaldu duenez, larrien zauritutako ertzaina Gurutzetako Ospitalera eraman dute, ebakuntza egitera, besteak beste, lepauztaia hautsita baitu.
“Gertatutakoa onartezina eta oso larria da. Ikerketa amaieraraino joango da eraso latz honen erantzukizun guztiak argitzeko. Pertsona gehiago inplikatuta dauden jakin nahi dugu”, esan du Ituartek, eta elkartasuna adierazi die erasoa jasan duten ertzainen senideei eta Ordizian izandako ertzainei.
Ildo horretan, herritarrei dei egin die “babesten dutenak babesteko, gure babesa behar duten zerbitzari publikoak baitira”. Gertakarian lau ertzain zauritu dira.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta istiluetan parte hartu duten pertsonak identifikatzen saiatzen ari da.
Atxilotua, polizia-aurrekari ugari dituen gizon bat, epailearen aurrera eraman dute egin beharreko izapideak egitera, gaua ertzain-etxean igaro ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean