Bilboko Konpartsetako 13 txosnak ez dute Coca-Cola salduko Palestinako herriari elkartasuna adierazteko
Altxaporrue, Bizizaleak, Eguzkizaleak, Hau Pittu Hau, Kaskagorri, Kranba, Txinparta Feminista, Mekauen, Piztiak, Txinbotarrak, Txori Barrote, Uribarri eta Sinkuartelek ez dute produktu hori salduko.
Konpartsetako ordezkariak, Bilbon. Argazkia: EuropaPress
Bilboko Konpartsetako 13 txosnak ez dute Coca-Cola produkturik salduko Aste Nagusian, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Iragarri dutenez, larunbat honetan aurkeztuko dute 'Aaaagur!' izeneko kanpaina, abuztuaren 16an hasiko diren Bilboko jaiei begira. Kanpaina horretan, Bilboko Konpartsetako 13 konpartsa horiek Coca-Cola produkturik ez saltzea erabaki dute txosnetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko.
Komunikabideei bidalitako deialdiaren arabera, Altxaporrue, Bizizaleak, Eguzkizaleak, Hau Pittu Hau, Kaskagorri, Kranba, Txinparta Feminista, Mekauen, Piztiak, Txinbotarrak, Txori Barrote, Uribarri eta Sinkuartel izango dira produktu hori salduko ez duten konpartsak.
Palestinaren aldeko Koordinadorak eta BDS mugimenduak (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak Israeli) jakinarazi dutenez, whoprofiten ikerketen arabera, Central Beverage Company enpresak, Coca-Cola konpainiaren Israelgo frankiziak, "banaketa zentro bat eta hozteko instalazioak ditu Atarot izeneko legez kanpoko kolonogunearen industrialdean".
Gainera, haren subsidiarioa den Tabor Wineryk “legez kanpo okupatutako lurretan kokatuta dauden mahastietatik ardoak egizten ditu, Zisjordanian eta Golango gainetan".
Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2024ko uztailean adierazi zuen Israelek Gazan eta Zisjordanian duen okupazio guztia, Jerusalem ekialdea barne, legez kanpokoa dela, baita okupatutako lurretan eraikitako asentamendu guztiak ere.
Genevako Laugarren Hitzarmenaren arabera, halaber, Israelek lurralde okupatuetan dituen kologuneak, Palestinan zein Sirian, gerrako krimenak dira. "Arrazoi horiengatik, Coca-Cola Israelgo gerra krimenen enpresa konplizea da", ondorioztatu du Palestinaren aldeko Koordinadorak.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".