Israelek Gazaren aurka egindako erasoek 100 pertsona baino gehiago hil dituzte astelehenetik
Zaurituei dagokienez, azken 24 orduetan 200 baino gehiago iritsi dira Zerrendan martxan jarraitzen duten ospitale bakanetara, iparraldean ez baitago zabalik bakar bat ere.
Israelen erasoek azken orduetan hildako adingabeetako batzuk. Argazkia: EFE
Israelek Gazaren aurka egindako erasoek ehundik gora palestinar hil dituzte astelehenetik, Zerrendako Osasun Ministerioak emandako azken balantzearen arabera.
Gutxienez 88 pertsona hil zituzten astelehenean, eta asteartean beste 20 palestinar hil dituzte Israelen bonbardaketek. Gainera, beste bost gorpu berreskuratu dituzte hondakinen artetik azken orduetan, Osasun Ministerioak erantsi duenez.
Agintari palestinarren arabera, gutxienez 2.500 gorpu daude oraindik hondakinen artean, eta, kasu gehienetan, defentsa zibileko taldeak ezin dira horietara iritsi, Israelek husteko agindua emandako eremuetan daudelako.
Israelen erasoak areagotzeak eta makineriaren gabeziak ere zaildu egiten dituzte erreskate lan horiek, eta su-etena iritsiko balitz erraztu egingo lirateke, Zaher Al Waheidi Osasun Ministerioko arduradunak azpimarratu duenez.
Zaurituei dagokienez, azken 24 orduetan 200 baino gehiago iritsi dira Zerrendan martxan jarraitzen duten ospitale bakanetara, iparraldean ez baitago zabalik bakar bat ere.
Zisjordaniaren anexioa
Bestalde, Israelek Zisjordaniaren anexioan aurrera jarraitzen du, indar militarren eta kolonoen hilketak, erasoak eta jazarpena areagotuz, baita milaka etxebizitza eraitsiz eta palestinarren joan-etorriak mugatuz eta behartuz ere, Nazio Batuen Giza Eskubideen Bulegoak gaur salatu duenez.
Israelek Zisjordaniaren aurkako ‘Burdinazko Harresia’ operazioa abiarazi zuenetik, urte hasieran, 30.000 palestinarrek desplazatuta jarraitzen dute.
Erakundeak salatu du Israelgo indarrek armarik gabeko palestinarren aurka tiro egin dutela, baita Yenin, Tulkarem eta Nur Shams errefuxiatu-eremuetan etxera itzultzen saiatzen ari zirenen kontra ere.
Joan den hilean soilik, kolonoek bi hamarkada baino gehiagotan egindako erasoen ondorioz hildako palestinarren kopuru handiena zenbatu zuen NBEk, 96 guztira. Gainera, urteko lehen seihilekoan mota horretako 757 eraso izan dira, palestinarrei biktimak edo kalte materialak eragin dizkietenak.
Azken horien artean, nabarmentzekoa da Zisjordaniako iparraldean 1.400 etxebizitza eraitsi izana, Israelgo segurtasun indarrek aginduta, Thameen Al-Kheetan bozeramaileak Genevan Nazio Batuen Erakundean kazetariei azaldu dienez.
Gainera, kolono talde batek CNN telebista-kateko lantalde baten aurkako erasoa egin du Zisjordanian, israeldarrek Ramala hiritik gertu lintxatu duten palestinar-estatubatuar baten heriotzaren berri ematen ari zela, hedabide horretako kazetari batek salatu duenez.
Erabakirik ez EBn eta dimisioak NBEko batzordean
Hala eta guztiz ere, Europar Batasunak Israelekiko harremanen berrikuspena erabakirik hartu gabe bukatu du gaur, baina Israelen aurkako presioari eusteko eta egoera humanitarioa hobetzeko errepresaliak mahai gainean mantenduko dituela dio, Zerrendan laguntza humanitarioa areagotzeko asmoz.
Horrez gain, Israelen eta Okupatutako Lurralde Palestinarren Giza Eskubideen gehiegikeriak ikertzeaz arduratzen diren Nazio Batuen Erakundeko batzorde bateko hiru kideek dimisioa aurkeztu berri dute. Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen ordezkari iraunkorrak erabakia txalotu du berehala.
Batzordea 2021ean sortu zen, eta Navi Pillayk --2008tik 2014ra Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi komisarioa izandakoa-- Chris Sidotik eta Miloon Kotharik osatzen zuten. Israelek batzordea gogor kritikatu izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.