Espetxera bidali du epaileak Anoetan txirrindulari bat harrapatu eta hiltzea leporatuta atxilotutako gidaria
Epaileak espetxera bidali du ostiralean Anoetan (Gipuzkoa) txirrindulari bat harrapatu zuen gidaria.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txirrindularia ustez harrapatu zuen autoa gidatzen zuen gizonak 55 urte ditu, eta Ertzaintzak istripua izan zen lekuan bertan atxilotu zuen zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Atxilotua polizia-etxean egon da polizia-eginbideak amaitu arte, eta arratsaldeko lehen orduetan eraman dute Tolosako guardiako epaitegira. Epaitegi horrek Martuteneko espetxera (Donostia) bidali du.
Gertaera ostiralean izan zen, 20:00ak aldera, GI-3630 errepidean, Anoeta parean. Gidariak ustez txirrindulari bat harrapatu zuen gidatzen ari zen ibilgailuarekin, eta bertan hil zen txirrindularia.
Hildakoak 53 urte zituen eta Zizurkilgo bizilaguna zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eraso faxista jasan du Fonsi Loaiza kazetariak Cadizen
Kazetaria oso ezaguna da sareetan eta X zein Instagram sareetan salatu du gertatua. Bere jarduera profesionalaren zati handi bat kazetaritzaren eta kirolaren, hedabideen eta boterearen arteko harremanaren analisiaren esparruan egin du.
Konpartsakide Eguna ospatu dute Bilbon, Aste Nagusiari begira girotzen hasteko
Egitarau zabala antolatu dute Areatzan. Jatekoa egon da, baita edatekoa ere, ardo dastaketarekin. Aldarrikapena ere bada Aste Nagusiko osagai nagusietako bat. Aurten 18 konpartsak egingo diote boikota Coca Colari, Israelekin dituen harremanak salatzeko asmoz.
Kontroletik kanpo jarraitzen du Nafarroako Petilla Aragoi herria arriskuan duen Zaragozako suteak
Petilla da inguru horretan ebakuatu behar izan dituzten zazpi udalerrietako bat. Guztira, 15.400 hektarea erre dira, eta hustu behar izan dituzten herriez gain, beste zazpi udalerri aurreabisuan daude.
Ordorika familiari eta Vita ontzian joandako marinelei omenaldia egin diete Lekeition
Kapitaina eta hainbat marinel lekeitiarrak ziren, eta haiei omenaldia egin diete herrian. Ordorika familiak erbestera jo behar izan zuen eta Mexikon, urte luzez gorde dituzte Jose kapitainaren nabigazio koadernoa eta gutunak, besteak beste. Kutxa batean izan dituzte, eta, orain, Euskadiko Artxibo Historikoaren esku dira, memoriaren parte direlako.
Emakume bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari labanaz eraso egiteagatik
Biktimak emakumearengandik urruntzeko agindu judiziala urratu zuen, eta zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.
Gizon bat ikertzen ari dira Santurtziko jai-esparruan emakume bati ukituak egiteagatik
Sexu-erasoa ostegun goizaldean gertatu da, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu 23 urteko ustezko erasotzailearen aurka.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.
Osasun Sailak Benzogutuna tresna jarri du martxan, bentzodiazepinak behar bezala erabiltzea sustatzeko
Gutun pertsonalizatuak bidaliko zaizkie bentzodiazepinak luzaroan erabiltzen dituzten 20.000 paziente ingururi, insomnioa tratatzeko erabiltzen diren bentzodiazepinak pixkanaka murriztuz edo kenduz joan litezkeen kasuetan.