Albiste izango dira: Istiluak Azpeitian, BSHko langileen bozketa eta hauteskundeak Japonian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Istiluak Azpeitian: Larunbatetik iganderako gauean, istiluak izan dira Azpeitian gazte talde baten eta polizia agenteen artean. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak babesa helarazi die lanean zeuden udaltzainei, baina Ertzaintzaren segurtasun dispositiboa "neurriz kanpokoa" izan dela azpimarratu du.
- BSHko langileen bozketa: Eskirotzen, BSHko langileek astelehen honetan bozkatuko dute enpresa-batzordearen gehiengoak, lan-erregulazioko espedientearen inguruan, zuzendaritzarekin lorturiko aurreakordioa. Aurreko asteazken gauean lorturiko aurrekoardioaren arabera, lantegia itxi eta 609 langile kaleratuko dituzte.
- Hauteskundeak Japonian: Shigeru Ishiba Japoniako lehen ministroaren koalizioak gehiengoa galdu du igande honetan egin diren behe ganberako hauteskundeetan. Hala ere, Ishibak ziurtatu du karguan jarraituko duela, ez duela dimisioa emateko asmorik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera