GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Gasteizko landa-eremu batean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, baliteke gorpua joan den maiatzetik agertu barik egon den emakume batena izatea. 

Emakume baten gorpua aurkitu zuen atzo nekazari batek Gasteizko Uskerra-Lasarte landa-eremuan, eta lehen ikerketen arabera, baliteke maiatzaren amaieratik agertu barik egon den emakume batena izatea. Hilotzaren ezaugarriak bat datoz desagertutako emakumearenekin. 

Abisua jaso ondoren, bertaratu ziren ertzainek eta larrialdi-zerbitzuetako langileek baieztatu zuten emakume baten gorpua zela. 

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.  Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren esku utzi dute gorpua, autopsia egiteko. 

Maiatzean desagertutako emakumeak 72 zituen, eta alzheimer gaixotasuna zuen. 

 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu