Hiru pertsona atxilotu dituzte Jaso ikastolaren eraikin zaharrean izandako borroka jendetsu batean, Iruñean
Foruzaingoaren arabera, 45 pertsona identifikatu dituzte gaur egun okupatuta dagoen eraikinaren beheko solairuan. Halaber, pertsona bat arma zuriz zauritu dute.
Foruzaingoaren operatiboa, Jaso ikastolaren eraikinean
Foruzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu Iruñean, Jaso ikastola zenaren eraikinean (Etxabakoitz) asteburuan izandako bi borroka jendetsuekin lotura dutelakoan. Gaur egun, etxerik gabeko hainbat pertsona bizi dira bertan.
Larunbatetik iganderako gauean gertatu zen lehendabiziko borroka, eta igande arratsaldean, bigarrena, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Bertaratutako udaltzaingoei kristalezko botilekin eraso egin zieten, eta, ondorioz, foruzainei laguntza eskatu zieten.
Borroka horietan pertsona bat zauritu zen, arma zuriz. Halaber, 45 pertsona identifikatu zituzten eraikinaren beheko solairuan, erasoa nork egin zuen jakiteko asmoz.
Bi pertsona atxilotu zituzten, arma zuriz egindako erasoaren egile direlakoan. Horrez gain, hirugarren pertsona bat atxilotu zuten bere aurkako errekisitoria bat zegoelako.
Urtarriletik, Udalak, Ekintza Komunitarioko eta Herritarren Segurtasun eta Bizikidetzako arloen bidez, Jaso ikastolaren eraikin zaharrean dauden pertsonak kontrolatzen ditu.
Normalean, astean bitan joaten da, goizez eta gauez. Denbora horretan, Udaltzaingoak 200 pertsona baino gehiago identifikatu ditu. Azken aldian, iragan astean, 47 pertsona identifikatu zituzten. Gainera, azken hilabeteetan Jasoren inguruarekin zerikusia duten 30 pertsona atxilotu dituzte.
Espazio horretan etxerik gabeko pertsonak pilatzen direnez, apirilaz geroztik patruilak egiten dira inguru horretan. Patruila horietan Udaltzaingoak eta Foruzaingoak parte hartzen dute.
Eraikina eraitsi behar dute
Iruñeko Udalak, higiezinaren jabea den Jaso ikastolarekin batera, ekainean eskatu zion Abiadura Handiko Partzuergoari eraikina eraisteko.
Eraikina abandonatuta dago duela 20 urtetik, Jaso ikastola gaur egun dagoen lekura, Mendebaldea auzora, aldatu zenetik. Orduan leiho, ate eta sarrera guztiak itxi ziren. Hala ere, azken urteotan, babesgabetasun-egoeran dauden pertsonek okupatu dute eraikina, eta etxe gisa erabiltzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.