Zarrakaztelun izan da Aierdi, alkatearekin batera sute-osteko lehengoratzea aztertzen
Nafarroako Gobernuak eman du jada kaltetutako zuhaitzak mozteko baimena. Gainera, nekazariekin bildu ondoren, haiek suteak itzaltzeko larrialdi opertaiboetan modu arautuan eta berme handienekin sartzeko aukera aztertzen hasi dira.
Fraile eta Aierdi, ostiral honetan. Argazkia: Europa Press.
Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mari Aierdi eta Zarrakazteluko alkate Olaia Fraile bisitan izan dira dute ostiral honetan duela hogei egun eskas herri horretan izandako suteak gehien kaltetutako eremuetan, eta, Foru Gobernuko baso zerbitzuko eta udal zerbitzuetako teknikariekin batera, suak eragindako kalteak eta martxan jarri daitezkeen lehengoratze-jarduerak aztertu dituzte.
Zarrakazteluko sutea, uda honetan Nafarroan izan den larriena, abuztuaren 9ko gauean hasi zen, oraindik ikerketapean den giza ekintza baten ondorioz, Larrateko lautadako pinudian, Figarolgo errepidearen ondoan.
Handik ordu gutxira, larrialdietako INFONAren 2. mailara igo zen eta maila horretan egin zen lau egunez. Azkenean, 246 hektareari eragin zion suak, gehienak konifera sailak (151 hektarea), beste 23 hektarea laboreenak eta gainerako 72 hektareak zuhaitzik gabeko baso lursailenak.
Sua itzaltzeko lanetan, Foru Komunitateko hainbat parketako suhiltzaileek, baso-teknikariek eta Ingurumen-zaintzako teknikariek parte hartu zuten, baita MITECOko, Euskadiko eta Aragoiko aireko gailu ugarik, eta herriko nekazari boluntarioek ere.
Aierdiren arabera, azken hamarkadetan ikusitakoaren haritik, "klima aldaketak areagotu egingo du ezinbestean, suteak bezalako muturreko gertakarien maiztasuna eta birulentzia, eta prest egon behar dugu, eta aldez aurretik neurri egokitzaileak aktibatu”.
Ildo horretan, sailburuak azpimarratu duenez, suteei aurre egiteko “funtsezkoa da urte osoan hainbat neurri indartzea, hala nola baso antolamendua, basogintza, abeltzaintza estentsiboaren aldeko apustua edo ekipamenduan egindako inbertsioak, baina hori bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa da tokian-tokian lan egitea, tokian tokiko jendearekin, bai toki-erakundeekin, bai lehen sektoreko edo landa eremuko pertsonekin, suteen prebentzioaren arloan zeresan handia baitute”.
Nekazarien ekarpenak
Zarrakaztelu erretako eremuak ikusten egon ostean, Aierdi kontseilaria eta Olaia Fraile alkatea, Foru Gobernuko Nekazaritzako zuzendari nagusi Ignacio Gilekin, Baso Zerbitzuko zuzendari Fermin Olaberekin eta tokiko zinegotzi Belen Cortesekin batera, herriko dozena bat nekazarirekin bildu dira udal liburutegian. Nekazari horiek beren traktoreekin lagundu zuten larrialdietarako dispositiboan, eta agintariek eskerrak eman dizkiete sutea itzaltzeko prestutasunagatik eta laguntza nabarmenagatik.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrak bertatik bertara ezagutu ditu nekazariek larrialdian laguntze aritu zirenean antzeman zituzten beharrak eta gabeziak.
Era berean, tokiko eragileekiko eta lehen sektoreko eragileekiko koordinazioa hobetzeko egin dituzten ekarpenak jaso ditu, bai prebentzio neurriei dagokienez, bai sua itzaltzeko lanei dagokienez ere. Era berean, nekazariak etorkizuneko suteetako larrialdi operatiboetan modu arautuan eta berme handienekin txertatzeko aukera jarri da mahai gainean.
Aierdik eta bere Saileko baso-teknikariek Zarrakazteluko Udalari jakinarazi diote jada badutela baimena kaltetutako pinudiak mozteko, eta herrian erretako eremuak lehengoratzeko aukerak ere azaldu dituzte.
Era berean, bileran, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak suteen prebentzioaren arloan garatzen dituen jarduerak errepasatu dituzte, hala nola pistetan egindako inbertsioak, baso espazioen mantentze eta garbiketa, abeltzaintza azpiegiturak eta larreak hobetzea, baso lanak edo azterlanak egitea, bai eta mendiak planifikatzeko eta antolatzeko lanak ere. Iaz 3,5 milioira iritsi ziren inbertsio horiek guztiak.
Nafarroako Foru Komunitatearen baso-eremuek azalera osoaren % 57 hartzen dute, eta zuhaiztien % 42, eta lurralde horren % 70 baso-plangintzako tresnen bidez antolatuta dago – beste autonomia-erkidego batzuetako batez bestekoaren hirukoitza –, funtsezko tresna dena mendia garbitzeko eta prebenitzeko planak diseinatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.