Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak anbulatorioetan psikologoak kontratatzeko prozesua ireki du

Profesional horien bidez, Euskal Osasun Zerbitzuko anbulatorioetan insomnioa, antsietatea, depresio arina edo antzeko nahasmendu eta ondoezei hobeto erantzutea da helburua. Kontratatuko diren psikologoak Lehen Mailako Arretan erreferenteak izango dira, eta bitartekari lanak egingo dituzte pazientearen eta familiako medikuaren eta, kasu konplexuagoetan, ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroetan ematen den arreta espezializatuaren artean. 

Errekaldeko anbulatorioa. Argazkia: Irekia.

Osakidetzak asteazken honetan hasiko du Lehen Mailako Arretako zentroetarako psikologoak kontratatzeko prozesua. Nahasmendu emozional arinak tratatuko dituzte anbulatorioetan eta  hautagaien izen-ematea abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.

Profesional horien bidez, Euskal Osasun Zerbitzuko anbulatorioetan insomnioa, antsietatea, depresio arina edo antzeko nahasmendu eta ondoezei hobeto erantzutea da helburua.

Kontratatuko diren psikologoak Lehen Mailako Arretan erreferenteak izango dira, eta bitartekari lanak egingo dituzte pazientearen eta familiako medikuaren eta, kasu konplexuagoetan, ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroetan ematen den arreta espezializatuaren artean. 

Esperientzia pilotua izango da momentuz eta 9 lanpostu eskainiko dira. Psikologiako tituluaz gain postu horietakoren bat betetzeko beharrezkoa izango da eta Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko master bat izatea. 

15 osasun-zentrotan abiatuko da esperientzia pilotua: 5 Gipuzkoan (Altza, Pasai San Pedro, Beasain, Irun-Dunboa eta Hondarribia); 2 Araban (Lakuabizkarra eta Salburua) eta 8 Bizkaian (Repelega, Castaños, Otxoarkoaga, Errekalde, Solokoetxe, Gernikaldea, Basauri-Kareaga eta Basauri Ariz).

Publizitatea
X