Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasiko da 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea Euskadin

Otsailaren 13ra arte egongo da zabalik aurrematrikula egiteko epea. Derrigorrez egin behar dute bi urteko ikasgeletako ikasleek, baita ikastetxe batera lehen aldiz sartzen direnek eta hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek ere.

Eskola escuela ikastetexe umeak haurrak niños menores

Gaur hasi eta otsailaren 13ra arte zabalik dago Euskadiko ikastetxeetan izena emateko aurrematrikulazio epea (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan). Aurrematrikula online zein aurrez aurre egin daiteke, EAEko Aldizkari Ofozialean iragan asteazkenean argitaratutako oharrean jasotzen denez. 

Ikasle berriek eta ikastetxez zein hizkuntza-ereduz aldatu nahi dutenek derrigor egin behar dute automatrikulazioa. Behin-behineko zerrendak 2026ko martxoaren 24an aterako ditizte, eta behin betikoak, 2026ko apirilaren 21ean. 

Nahi adina ikastetxe aukera daitezke. Aukeratutako zentro guztietan lekurik gabe geratzen direnen kasuan, eta ikasketak jarraitzeko erreferentzia-zentrorik ez badago, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleituko du plaza bat, eskatzailearen eragin-eremuaren barruan.

Egindako eskaeren zerrendak martxoaren 4an argitaratuko dituzte, eta behin betikoak, apirilaren 13an.

Matrikulazioa % 5 inguru jaitsiko da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak esan du bere Sailak kalkulatu duela % 5 jaitsiko dela datorren ikasturteko matrikulazioa, nahiz eta ikasturteak aurrera egin ahala iristen diren ikasleekin konpentsatuko den beherakada hori. Azken datuen arabera, 5.400 haur matrikulatu dira iazko irailetik gaur arte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X