8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Gaurko saioko une bat, Gipuzkoako Auzitegian.
Legorreta parean, N-I errepidetik kontrako noranzkoan zihoala beste ibilgailu baten aurka talka eginda hiru pertsona hiltzeagatik epaitutako gizonezkoari 8 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Fiskaltzak eskatutakoa baino 6 urte gutxiago, akusazioek eta defentsak akordioa adostu ostean.
Datorren astean zen hastekoa epaimahai bidezko epaiketa, baina ostiral honetan lortutako akordioarekin, eta akusatuak bere errua onartuta, ez da beharrezkoa herri-auzitegia eratu eta auzibidean aurrera egitea.
Bi aldeek kontuan hartu dute akusatuak biktimen familiei barkamena eskatu izana. Ibilgailuan berarekin zihoazen bi gizon eta beste autoan zihoan emakume bat hil ziren, eta azken horren mutil-laguna zauritu egin zen. "Barkamena eskatu nahi diet senide guztiei. Sentitzen dut. Barkatu! Neu ere lagunekin nindoan, eta ez nion inori minik egin nahi; lagunekin nengoen, eta ez nion inoiz inori minik egin nahi izan", adierazi du auzipetuak malko artean, Gipuzkoako Auzitegian ostiral honetan egindako saioan.
2023ko otsailaren 26ko biktimen senideek hitz egiteko aukera izan dute gaurko saioan, eta hidakoetako baten alargunak bakarrik hitz egin nahi izan du. "Jainkoak barkatu badio, nik ere bai", esan du emakumeak.
Istripua 00:10 aldera gertatu zen. Gidariak "bere gaitasunak murriztuta" zituen, alkohola edan zuelako, fiskalaren akusazio idatziaren arabera, eta irteeratik sartu zen N-1 errepidera, kontrako norabidean, eta, handik gutxira, bere bidetik ondo zihoan beste auto baten kontra jo zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.