Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Agente bat Hendaian isuna jartzen. Argazkia: Hendaiako Herriko Etxea
Otsailetik hona, Bidasoa eskualdeko hainbat bizilagunek Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak kobratzeko gutunak jaso dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iruzur izan zitezkeela ohartarazi eta ikerketa abiatu zuela jakinarazi ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak oharra plazaratu du abisuak egiazkoak direla baieztatzeko.
Udalak adierazi du CARE izeneko Frantziako enpresa batekin hitzarmena adostu duela, atzerritarrei jarri dizkieten eta epez kanpo dauden aparkamendu-isunak “onez onean” kobratzeko. CAREk, bere aldetik, ahalordea eman dio Madrilen egoitza duen ML International enpresari, Espainiako Estatuan isun horiek kobratzeko kudeaketak egin ditzan.
Herriko Etxeak esan du administratiboki aparkamendu-isuna fakturatzat hartzen dela, eta ez duela epemugarik, eta, ondorioz, prozedura legezkoa dela nabarmendu du. Gaur egun, 2.200 gutun kobratu nahi omen dituzte prozedura hori baliatuz, eta QR kodearen erabilera segurua dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera