Gizon tolosar baten gorpua aurkitu dute Parisko etxebizitza batean, zatituta
Etxejabea atxilotu dute hilketaren egilea delakoan, eta Fiskaltzak ikerketa abiatu du hilketagatik.
33 urteko gizon tolosar baten gorpua aurkitu dute Parisko etxebizitza batean, zatituta, eta gizon bat atxilotu dute, hilketaren egilea delakoan. Bobignyko Fiskaltzak eman du hilketa eta atxiloketaren berri.
Hango hedabideek zabaldu dutenez, gizonezkoaren izebak salatu zuen desagerpena, haren berririk ez zuelako.
Salaketaren ondotik, pasa den astelehen gauean larrialdi zerbitzuak biktimaren etxebizitzara gerturatu ziren, hainbat egun agertu barik zeramatzan gaztearen bila. Lehen unean, barruan zegoen gizonak (etxejabea) ez zien aterik zabaldu. Gendarmeak iritsitakoan, ordea, atea ireki zien, eta Le Parisien hedabidearen arabera, momentu horretan bertan 50 urteko gizonak aitortu zuen maizterra hil zuela.
Behin barruan zeudela, 33 urteko gizonaren gorpuzkiak aurkitu zituzten, hainbat tokitan sakabanatuta.
Halaber, lurrean oihal bat odolez zikinduta eta laban handi bat topatu zuten.
Itxura guztien arabera, hilketa pasa den ostiral gauean gertatu zen. Antza denez, etxejabeak gazte tolosarra hil zuen eztabaida gogor baten ondoren.
Hilketarekin lotura duelakoan, etxearen jabea atxilotu dute.
Poliziak ikerketa abiatu du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera