Futbola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira

Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.

Lugar del suceso, a 22 de marzo de 2026, en Santander, Cantabria (España). El hombre fallecido ayer, 21 de marzo, por la tarde en Santander tras una discusión era aficionado del Racing de Santander y el detenido por estos hechos llevaba una camiseta del Albacete, si bien ambos son vecinos de la capital cántabra, según han confirmado este domingo a Europa Press fuentes policiales. Los dos equipos, Racing y Albacete, disputaban este sábado un partido en los Campos de Sport de El Sardinero a las 16.15 horas, poco antes de que se produjeran los hechos.



Nacho Cubero / Europa Press

22 MARZO 2026;SUCESO;ASESINATO;FANS;VECINOS;PARTIDO;

22/3/2026
Argazkia: Europa Press

Eraso baten ostean Santanderren atzo hil zen gizon baten heriotza ikertzen ari da Polizia. Lehen ikerketen arabera, biktima, Racingeko zalea, Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil zen.

Ikerketaren gertuko iturrien esanetan, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.

Polizia Nazionalak eta Gobernuaren Ordezkaritzak esan dutenez, biktima Santanderko bizilaguna zen, baita atxilotua ere.

Dirudienez, bi gizonek sesioa izan zuten, Racingek eta Albacetek atzo Kantabriako hiriburuan partida jokatu ostean.

Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Aurreikuspenak betez gero, atxilotua astelehenean bertan eramango dute epailearen aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X