TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi urteko mutiko bizkaitar bat hil da Burgosen izandako auto-istripu batean

Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez.

Bederatzi urteko mutiko bat hil da gaur arratsaldean Medina de Pomarren (Burgos), bi autok aurrez aurre talka egin ondoren. Sei urteko neskato bat eta bi pertsona heldu (emakume bat eta gizon bat), berriz, larri zauritu dira ezbeharrean. El Correo hedabideak baieztatu duenez, hildako haurra eta zauritutako neskatoa eta emakumea bizkaitarrak dira. 

Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 17:21ean gertatu da N-629 errepidean.

Istripuaren ondoren, mutikoa helikopteroz eraman dute Burgosko ospitale batera, zauri larriekin, eta  handik ordu batzuetara zendu da. 

Zauritutako beste bi bizkaitarrak, berriz, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X