Deportazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk Frantzia kritikatu du ijito errumaniarrak erbesteratzeagatik

Frantziako Gobernuaren iritzian, baina, giza eskubideen inguruko legea 'zorrotz' errespetatu dute.
Ijito errumaniar bat Bucarestera heltzean
Ijito errumaniar bat Bucarestera heltzean. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Frantzia kritikatu du ijito errumaniarrak erbesteratzeagatik, eta giza eskubideak errespetatuz jokatzeko eskatu dio. Gainera, NBE kezkatuta dago "ijito errumaniarren kontrako ekintza arrazistak"areagotu egin direlako.

Halaber, "ijito errumaniarren gizarte, kultura eta eskubide ekonomikoen egoera zaila" dela eta, kezkatuta dagoela azpimarratu du arraza-diskriminazioa ezabatzeko Nazio Batuen Erakundearen batzordeak.

Frantziaren erantzuna

Frantziako Gobernuak dagoeneko erantzun dio NBEri. Horren arabera, legeek eta nazioarteko konpromisoek giza eskubideen inguruan zehaztutakoa "zorrotz"errespetatu dute ijitoak erbesteratzean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X