Koalizioak aire-eremuaren itxiera inposatu du Libian
Koalizioa osatzen duten herrialdeek aire-eremuaren itxiera inposatu dute Libian, adierazi du Mike Mullen AEBetako almiranteak CBS telebista-kateari emandako elkarrizketan.
Atzo arratsaldean abiatu zuten "Egunsentiko Odisea" izeneko operazioa. Ordutik, AEBek, Frantziak eta Erresuma Batuak airez eta itsasoz egindako erasoen ondorioz, aire-eremua inposatzea lortu dute. Horrela, NBEko Segurtasun Kontseiluak ostegunean adostutako 1973 ebazpena ezarri dute.
Nazioarteko koalizioak ez ditu erasoak eten; gaur, igandean, Frantziako eta Erresuma Batuko hegazkinek Libiako aire-defentsa sistema izan dute jomuga.
Operazio "arrakastatsua"
Laurent Teisseire Frantziako Defentsa Ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, larunbateko operazioa "eraginkorra" izan da, izan ere, "herritarrengan zegoen presioa arindu egin da eta ez da haien kontrako mehatxurik egin". Ondorioz, esku hartzea "arrakastatsua" izan dela azpimarratu du.
Ondoren, "Qatarreko lau hegazkin ere operazioan parte hartu" dutela iragarri du. "Eta horrek arabiarren esku hartzea islatzen du".
Adierazpen horien bitartez, Frantziak Qatarren esku hartzea baieztatu du, operazioaren "oinarrietako bat" gauzatuz.
Horrez gain, Europako hainbat herrialde (Italia, Espainia, Belgika, Polonia eta Danimarka) eta bost herrialde arabiar (Maroko, Arabiar Emirerri Batuak, Qatar, Jordania eta Irak) esku-hartze militarrean laguntzeko prest agertu dira.
Bestalde, Errusiak, Venezuelak, Boliviak eta Kubak "Egunsentiko Odisea" gaitzetsi dute.
Tripolik su-etena errespatzen duela dio
Libiako Denfentsa Ministerioak su-etena errespetatzen ari direla esan du eta Bengasin izandako ustezko konbateak ezeztatu ditu, Jama agentzia ofizialaren arabera.
Zenbait telebista kate arabiarrek zabaldu dutenez, Bengasitik 100 kilometrora matxinoen eta Muamar Gadafiren aldekoen artean konbateak izan dira.
Baina Ministerioak emandako azalpenetan, konbate horiek mertzenarioen arteko borrokak baino ez dira eta nazioarteko begiraleei albiste horiek egiaztatzeko eskatu diete.
Gadafik armak banatu ditu
Libiako Gobernuak armak banatu dizkie milioi bat pertsonari, Jama albiste agentzia ofizialak aditzera eman duenez.
Muamar Gadafiren tropak eta tankeak oposizioaren kontrolpean dagoen Misrata hiriaren erdigunera iritsi dira, jakinarazi dute tokiko iturriek.
Libiako presidentearen Armadak porturako sarrera itxi du hornigaien sarrera oztopatuz. Horrez gain, erregai tangak eta zentral elektriko bat suntsitu dute Gadafiren aldekoek.
Libia "gerra luze" baterako prest dagoela adierazi du Gadafik gaur Libiako Gobernuko telebistan emandako hitzaldian. Libiako presidenteak "nazismo berria" garaituko duela agindu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.