Operazio militarra Libian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk baztertu egin du Libiak eskatutako premiazko bilera

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ez du onartu herrialde arabiarrean egiten ari diren aire erasoen inguruan Libiarekin eztabaidatzea.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak baztertu egin du Libiak herrialde arabiarraren aurka egiten ari diren erasoak eztabaidatzeko eskatu duen ezohiko bilera.

Segurtasun Kontseiluak, baina, onartu egin du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak eskatutako bilera, Libian hiritarrei erasotzea saihesteko “beharrezko diren neurri guztiak” hartzea onartu zuen ebazpena betearazteko bideak aztertzeko asmoz.

Libiako Gobernuaren ordezkariek AEB, Frantzia eta Erresuma Batuko hegazkinek Libiako hegazkinen kontra egindako erasoak salatu nahi zituzten NBEren aurrean.

Zigor ekonimiko gehiago

Europar Batasuneko Atzerri ministroek zigor ekonomiko gehiago ezarri dizkiote gaur Muamar Gadafiren erregimenari, Libiako Gobernuaren aurkako presioa areagotzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X